errota ahize

Errotak, Arratiako Garapen Sozioekonomikorako Fundazioak, euskara lan-munduan txertatzeko eusGara egitasmoa abiatu du AEK-Ahizeren aholkularitzaren laguntzaz.

Egitasmoaren helburua epe luzera, enpresen lan-hizkuntza euskara izatea da. Epe ertainera begira, ordea, Arratiako enpresetan euskara planak abian jartzea, euskara lan-munduan txertatzeko aukerak identifikatzea eta horiek baliatzea.

eusGara proiektuak eskualdeko udalen babesa du eta Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jarularitzaren diru-laguntzaz garatuko da.

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Edurne Gorospe (Arratiako AEK-ko arduraduna), Miren Madariaga (AHIZEko teknikaria), Mertxe Mugika (AEKren koordinatzailea), Iratxe Goikoetxea (Errota Fundazioaren arduraduna) eta Andoni Ariznabarrena (AHIZEko teknikaria)

  • << < 1 2 3 4 5 > >>