Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak urteak daramatza  EusLiderrak tailerrak eskaintzen. Saio hauek euskararen erabileran eragitea dute xede, hizkuntza portaera berriak sortuz eta eraldaketa sustatuz. Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen zaizkie saioak jasotzen dituztenei, euskahaldundu eta euskararen erabileran eragiteko gai izan daitezen euren inguruan.

Eibarren ere horretan dihardu Ahize-k, herriko lau ikastetxeetako (Zuloaga, Itzio, Aldatze eta La Salle) 250 ikasle baino gehiago euskara kontuetan "liderrak" izateko prestatzen: euskara erabiltzen duten pertsonak, ahal duten guztietan euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dutenak eta mintzakideak euskarara erakartzen dituenak. Hori guztia... Eta kitto!-ko herri aldizkarian erreportaje batean jaso dute.

Erreportajea HEMEN.

 

    • Kalean da abenduko AIZU!

      Kalean da abenduko AIZU! Garbiñe Biurrun eta Aitzol Atutxari elkarrizketak; 21. Korrika; Durangoko 53. Azoka; Kanariar Uharteetan lainoak jezten; apustu etxeen hedatzea... Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>