EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Urtarrileko alean Karlos Argiñanorekin mintzatu dira AIZU!-ko lagunak. Sukaldaria hainbat gauzagatik da ezaguna: Argiñano jatetxe-ostatua; Aiala sukaldaritza eskola; K5 eta K Pilota txakolinak; Bainet enpresa, besteak beste sukaldaritza liburuak argitaratu eta telebistako eguneroko saioa egiteko; Asegarce pilota enpresa... Virginia Imaz ere elkarrizketatu dute. Eskarmentu handiko pailazo eta aktorea da Imaz. Ipuin kontalaria, gidoilaria, trebatzailea, agertokiko zuzendaria eta idazlea ere bada. Oihulari Klown antzerki taldearen sortzaile eta kide, Cirque du Soleil-en aritu zen lehen euskalduna dugu. Feminismoaren bidetik eta umorea baliatuz, berdintasunaren alorra landu izan du bere jardunean. Berdintasunaren aldeko sentsibilizazio lana eta pailazoen lanbidea duindu izana aitortu berri dio Emakundek, 2017ko Berdintasun Saria emanda.

Erreportaje hauek jorratu dituzte: Portugaleteko Merkatua, Orue: emakumeen kartzela azaleratzen, Kontzejuak, ispiluaren aurrean , Luis Ortiz Alfau: frankismoaren esklabo baten indarra.

Bestalde, Ika-mika atalean, Orozkoko AEK-ko ikasleak dauzkagu iritzi-emaile.

Hau guztia eta gehiago... AIZU! aldizkarian.

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

      AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>