EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

AEKren Kulturgintza zerbitzuak gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen idatziak egiten ditu. Eskarmentu eta espezializazio handiko lantalde batek dihardu mota guztietako testuak itzultzen: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzako arlo guztietakoak... Lan bakoitza egiteko prozedura egokiena bezeroarekin adosten da, betiere zerbitzuaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatuta.

Itzulpen idatziak ez ezik, aldibereko interpretazioa ere jorratzen da. Hortaz, Kulturgintzak esperientzia handia du itzulpena beharrezkoa den hitzaldi, bilera eta abarrean.

Tarifak:

1.Itzulpen idatziak (gaztelania-euskara/euskara-gaztelania)

0,0095 € jatorrizko testuaren karaktereko, zuriuneak barne (1.800 karaktere = orrialde 1).
Gutxieneko salneurria 17,10 €.
Diagrama eta marrazkiak dituzten testuek edota Word formatukoak ez direnek, %15eko gainordaina. Gutxieneko salneurria 12,5 €.
Excel = 0,35 € lerroko.
Power Point = 0,55 € diapositibako.

2. Euskarazko testuen zuzenketa


Gutxieneko salneurria 6 € orrialdeko (1.800 karaktere = orrialde 1). Testuaren espezializazio maila, lana entregatzeko epea edota jatorrizkoaren kalitatea kontuan hartuta, gainordaina egon daiteke. Edonola ere, lanaren inguruko egutegia eta salneurria aldez aurretik hitzartuko dira bezeroarekin.

3. Aldibereko interpretazioa (gaztelania-euskara/euskara-gaztelania)


Bi itzultzaile, 38€ orduko eta itzultzaileko, gehienez 7 ordu.
Dietak aparte (0,30€ kilometroko eta 7€ bazkariko).

*Lan guztiei legez aplikatu beharreko BEZ (%21) gehituko zaie.

* Presazko lanek %35eko gainordaina izaten dute.

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Euskaraz praktikatu nahi?

      Euskaraz praktikatu nahi?Dagoeneko, mintzapraktika programetan izena emateko epea zabalik da. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>