laneki fotoAEKren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzu Kulturgintzak eta Laneki Elkarteak hitzarmena sinatu dute fitopatologiaren gaineko materiala euskaratzeko. Elkartearen helburua Lanbide Heziketa indartzea eta sustatzea da eta, une honetan, Jakinbai du ekimen nagusi eta bakarra. Horren baitan, esan bezala, Kulturgintzak fitopatologiari buruzko hainbat unitate didaktiko itzuliko ditu azarora bitartean, elkartearen esanetan “gaiak bete-betean jotzen dituelako nekazaritza eta baserri-ingurunea, alegia, eremu guztiz euskaldunak. Beraz, esparru horretan euskarazko materialik egon ezean, sektorea erdaldundu egingo da”.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>