errigora logoaNafarroako hegoaldeko produktuen gosea Euskal Herriko txoko guztietara hedatzen ari da, eta gero eta gehiagok egiten dugu bat gose hori asetzeko Errigora ekimenarekin. Hala, aliantza zein harreman berriak sortzen ari dira eta, euskararen normalizazioan aurrera egite aldera, laster barru euskaraz ikusiko ditugu ekoizleen webguneak. Horietako zenbait AEK-Kulturgintza Itzulpen Zerbitzuak ekarriko ditu euskarara; ondokoenak, kasu: María Jesús Kontserbak, Escolar Kontserbak, Olioaren Etxea eta Nuestra Señora del Rosario Upategiak.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>