EUSKARALDIA-AEK logoa (Heliosek eskatua, DIDAri)

AHIZEk, AEKren Hizkuntza aholkularitza zerbitzuak prestakuntza eskaintzen du Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimenean parte hartuko duten lagunak trebatu eta ahalduntzeko. Modu atseginean trebatzen ditu Ahobiziak, Belarriprestak, euskaltzale erdaldunak eta herrietako batzordekideak, teoria eta praktika uztartuz.

Tailerrak:

Ahobizientzat:

- 4 orduko (2 orduko saio bi)  edo 6 orduko saioak (2 orduko hiru saio). Partaide kopurua: 7-20 lagun
-nor da ahobizia
-hizkuntza-hautuekin eroso sentitzea
-hizkuntzari eusteko aholkuak ematea
-belarriprestak eroso sentiarazteko baliabideak eskaintzea
-teoria eta praktika
-Prezioa: 975 euro (4 ordukoa) eta 1300 euro (6 ordukoa)*

Belarriprestentzat:

-4 orduko (2 orduko saio bi) edo 6 orduko saioak (2 orduko hiru saio). Partaide kopurua: 7-20 lagun
-ulermenaren balioa ezagutzea, bai eta elkarrizketa elebidunak nola kudeatu ere
-hizkuntza-hautuekin eroso sentitzea
-lehen hitza euskaraz egiteko azalpenak ematea
-teoria eta praktika
-Prezioa: 975 euro (4 ordukoa) eta 1300 euro (6 ordukoa)*

Euskaltzale erdaldunentzat (gaztelaniaz):

- 4 orduko saio bat. Partaide kopurua: 7-20 lagun
-euskaltzale erdaldunen laguntzaren eta babesaren garrantzia azaltzea
-hizkuntza-sentsibilizazioa
-euskara ikasteko gonbidapena egitea
-Ahobizi eta Belarriprestei laguntzeko aholkuak ematea (praktika)
-Prezioa: 780 euro*

Herrietako batzordekideentzat:

- 4 orduko saioa. 4orduko saio bat edo 2 orduko saio bi.
-soziolinguistikari buruzko zertzeladak aurkeztea
-inguruko jendea aktibatzeko tresna eta baliabideak eskaintzea
-trikimailuak erakustea euskara erabiltzeko aukerak identifikatu eta berriak sortzeko
-Prezioa: 780 euro (egun batekoa) eta 975 (bi egunekoa)

 *BEZa salbuetsita

 

Ahize-AEK-k bestelako produktu eta zerbitzuak ditu euskararen erabilera aktibatzeko. Irakurri gehiago HEMEN

 

 Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan gurekin.

E-posta:
Gaia:
Mezua:
2+2

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>