Euskara ikasi nahi dutenek irailaren 13ra bitarte izena eman ahal izango dute Gasteizko Udalak antolatutako taldeetan: Gurasoentzako 84 talde, maila guztietakoak eta eskola orduetara egokituak; 55 urtetik gorakoentzako 8 talde, oinarrizko mailetan; atzerritarrek euskararekin lehen harremanak izateko lau talde; eta merkataritza eta ostalaritza zerbitzuetan aritzen direnentzako bi talde.
Iaz 700 lagun baino gehiago matrikulatu ziren euskara familiako komunikazio tresna izatea, seme-alabei eskolako lanetan laguntzerik izatea, hizkuntzaren oinarrizkoen ezagutzea edo merkataritza eta ostalaritzaren arloko zerbitzua eta arreta hobetzea helburu zutelarik.
Iñaki Prusillak, Euskara zinegotziak, txalotu egin du hiriko euskaltegiek egiten duten lana: “Horiei esker Gasteiz gero eta euskaldunagoa da”.

Informazio gehiago: alea.eus

  • << < 1 2 3 4 5 > >>