E-uskaltegiak, AEKren on-line eskaintza biltzen duen atariak, mailak egiaztatzeko azterketak eta euskalduntzearen maila guztiak (A1, A2, B1 edo 1.maila, B2 edo 2.maila, C1 edo 3.maila eta C2  prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu.

Ikastaro hauek guztiak erabat on-line izango dira, urtarriletik maiatzera.
-Prezioa: 342 euro (A1, A2, B1, B2, C1) eta 443 (C2)
-Iraupena: 100 ordu.

Ikastaroen ereduak ikusi ahal dituzue bisitari modura sartuta (bestela, erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

Beste ikastaro batzuk:

C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa.
C1 gaindituta dutenentzat eta egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat. Otsailetik ekainera.
-100 ordu.
-342 €.

Itzulpengintza ikastaroa.
Urtarriletik martxora.
-30 ordu.
-246 €.

C2 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa, martxoan eta irailean.
Ikastaro iaz gainditu eta urrian deialdi itxian gainditu ez dutenentzat. Apiriletik maiatzera.
-40 ordu.
-205 €.

Matrikulak eta informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Izena emateko azken eguna: abenduaren 18a.

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>