EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Aurten, euskararen normalizazioa ziztu bizian bizkortzen ari den lurraldea nabarmendu dugu, Araba, hain zuzen. Hori dela eta, 2018.urtean, Gasteizko AEK-ko euskaltegietan ari diren hiru ikaslerekin hitz egin dugu; are gehiago, hiru emakumerekin. Izan ere, datuen arabera, emakumeak dira nagusi euskaltegietan, eta, hori gutxi balitz bezala, emakumeek gehiago erabiltzen dute euskara.

Horrenbestez, Tamara, Leire eta Ainhoa ezagutuko ditugu. AEK jendea dira, eta guretzat plazer handia da tarte hau haiei eskaintzea.

Tamara eta Leire gazteak Arana eta Aixkiria AEK euskaltegiko ikasleak dira, hurrenez hurren. Tamara, Nafarroako hegoaldeko herri txiki batekoa bera, Gasteizen bizi da, eta bertan euskaldundu du bere burua. Jende askori gertatu bezala, lorpen horrek harro sentiarazten du, eta, gainera, pertsona irekiagoa izateko bultzada eman dio. Leirek, berriz, bestelako bidea egin du euskararekin. Txikitatik ikasi du euskaraz, eskolan nahiz unibertsitatean. Dena den, guztiz bat dator euskaltegietan ugaritzen ari den profil jakin batekin: C1 mailako egiaztagiria eskuratzeko azterketa prestatzeaz gain, euskara maila hobetzeko asmo tinkoarekin hurbildu da AEKra.

Tamara eta Leire, bide desberdinetatik datozen arren, antzeko egoeran daude: pozik eta harro euskaltegian, eta tinko eutsita euskaraz bizitzeko konpromisoari.

Azkenik, Ainhoa Zadorran bertan bizi da, eta bertako euskaltegian ikasten ari da.
Gasteiztarra da, eta, aitortu digunez, euskara gero eta gehiago erabiltzen du bere bizitzako hainbat arlotan. Horien artean, alabak rol garrantzitsua jokatzen du, euskara ikasteko eta hobetzeko arrazoi nagusietakoa baitu. Hori dela eta, Ainhoa eta alaba ohikoak dira udako familia-barnetegietan.

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

      AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>