Iparraldeko AEK-k  ikastaldi intentsiboa eskainiko du irailean izena eman ezin izan dutenentzat . Abenduaren 3tik 14era iraganen da, asteburuak salbu, egunero lau orenez (9:00-13:00), Baionako Gau Eskolan.

Ikastaldi hau hastapeneko mailan sartu nahi dutenentzat pentsatua da. Horrela, urtarriletik landa Gau Eskola bateko hastapen talde batean sartu nahi izanez gero, beharrezko maila ukanen dute. Urtero bezala, AEK,k ikastaldiak antolatzen ditu lurralde guzian euskara ikasi edo hobetu nahi duen jendeari, manera intentsibo batez euskara ikasteko aukera emateko. Zatoz behako bat botatzera !

Informazio gehiago: 05 59 59 50 99 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>