ESKOLAK EUSKALTEGIAN

Maila eta ordutegi guztiak Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan

Urritik ekainera euskara ikasteko makina bat aukera eskaintzen dizkizugu, Euskal Herri osoko 100 euskaltegi baino gehiagotan: euskara maila guztiak, titulu homologatuak lortzeko ikastaroak, taldeentzako ikastaro bereziak, autoikaskuntza... Hainbat ordutegi izango dituzu aukeran, goizez zein arratsaldez, asteko egun guztietan eta, gainera, matrikulatzeagatik soilik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria.

ON LINE IKASTAROAK ETA AUTOIKASKUNTZA

Egunero euskaltegira etortzerik ez baduzu, on line ikastaroak eta autoikaskuntza eskaintzen dizkizugu.

Online ikastaroak iraupen jakineko ikastaroak dira (20-190 ordu), helburu zehatza daukate eta denbora epe jakinean burutzen dira (hiru hilabete edo ikasturte osoa).

Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizkizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko harreman etengabe aere.Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz egiten ditugu.

BARNETEGIAK

Egunean 6 orduko eskola, irteerak eta bestelako ekintzak

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.

MINTZAPRAKTIKA

Euskaltegitik kanpo euskaraz hitz egiteko mintzapraktika egitasmoak

Batzuetan zaila izaten da euskaltegian ikasitakoa kalean erabiltzea. Horretarako hainbat arrazoi daude: konfiantza falta, lotsa, ingurune erdalduna... Eta denok badakigu erabiltzen ez dena ahaztu edo galdu egiten dela.

Horretaz jabeturik, duela urte batzuk AEK-k abian jarri zituen euskara praktikatzeko hainbat programa eta ekintza: mintzalagun, berbalagun, hiketalagun, gurasolagun... Horrela, zure herriko mintzapraktika egitasmoren batean parte hartuz, euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko aukera eskaintzen dizugu.

NORMALIZAZIO PLANAK

Euskararen normalizazioa eta erabilera sustatzeko zerbitzua

Enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dizkizugu.

Aholkularitzan, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematiko batean kudeatzeko prozesua abian jartzeko.

Horrez gain, mota guztietako testuak itzuli ahal dizkizugu gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzako arlo guztietakoak...

GLOTODIDAKTIKA IKASTAROAK

AEK-k euskara irakasle berriak prestatzeko glotodidaktika ikastaroak antolatzen ditu, aurrez aurre, on-line edo formatu konbinatuan (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak). Ikastaro hau AEK-n irakasle jarduteko beharrezkoa da. Edonola ere matrikula irekia da eta interesa daukan edonork egin dezake. Gogoratu, bestalde, EAEko euskaltegi homologatu batean irakasle jarduteko baldintza batzuk daudela: EGA edo pareko agiria, eta diplomatura mailako unibertsitate-titulua. Informazio gehiago nahi baduzu edo izena emateko idatzi e-posta helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>