EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskalduntze barnetegiak

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA…

Euskalduntze barnetegiak

Familia barnetegiak

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz…

Familia barnetegiak

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. AZTERKETA OFIZIALAK PRESTATZEKO BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZAN):…

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

Ikastaro trinkoak

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu AEK-k bere euskaltegietan udan. AEK: Udan arinago. Informazio gehiagorako: Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Telefonoz 673 200…

Ikastaro trinkoak

On-line ikastaroak

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

On-line ikastaroak

Ibiltariak

AEKren ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, eta…

Ibiltariak

Euskarazko Bertsioak

Azterketa ofizialen datak

 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (EAE):
Oinarrizko mailak (A1 eta A2) eta Aurreratuko lehenengoa (B1) euskaltegietan bertan, bestelako azterketarik egin gabe.
Gainerako mailetan (B2, C1 eta C2), euskaltegietan matrikulatuta dauden ikasleentzako berariazko bi deialdi daude. Horietan, irakurmen-eta entzumen-probak euskaltegian egiten dira.
Nafarroan:
Nafarroako Gobernuak antolatzen duen EGA azterketan, bi matrikulaldi izaten dira: azaroan eta ekainean.
Bestalde, Hizkuntza Eskola Ofizialetan, B1, B2 eta C1 mailak egiaztatu ahal dira, deialdi irekian.


EGA

Nafarroan, 2. deialdirako matrikula epea: 2019ko ekainaren 13tik  uztailaren 3ra. Informazioa


IVAP

Idatzizko azterketa: maiatzaren 5ean egingo da, Barakaldoko BECen. Ahozko azterketa: ekainaren 18an, 19an eta 20an egingo da, hiru lurraldeetan (*) Egunak, lekuak eta orduak eta deitutakoen zerrenda: Ekainaren 8an argitaratuko dira. (*) Azterketarien kopurua aintzat hartuta erabakiko da zenbat egunetan egingo den.

Informazio gehiago


HABE azterketak (B2, C1, C2). Informazioa HEMEN.

Apirilaren 9tik 16ra B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko probak egiteko izen-ematea Internet bidez bideratuko dira, www.habe.euskadi.eus atarian. Jarraian duzue maila bakoitzari dagokion egutegia:

B2. 2019ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 13-24 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 26an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: urriaren 10erako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: urriaren 14an
  • Idazmeneko proba: urriaren 19an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 15ean
  • Mintzameneko proba: azaroaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: abenduaren 12an

C1.2019ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 13-24 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 26an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: urriaren 10erako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: urriaren 14an
  • Idazmeneko proba: urriaren 19an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 15ean
  • Mintzameneko proba: azaroaren 21ean, 22an eta 23an
  • Emaitzak: abenduaren 12an

C2. 2019ko bigarren deialdiko egutegia

  • Matrikula-epea: irailaren 13-24 bitartean
  • Onartuen zerrenda: irailaren 26an
  • Entzumeneko eta irakurmeneko probak euskaltegian: urriaren 10erako
  • Entzumeneko eta irakurmeneko proben emaitzak: urriaren 14an
  • Idazmeneko proba: urriaren 19an
  • Idazmeneko emaitzak: azaroaren 15ean
  • Mintzameneko proba: azaroaren 29an eta 30ean
  • Emaitzak: abenduaren 12an

 

 Deialdi irekia. Deialdi honetan parte hartzeko izen-ematea eta dagokion ordainketa burutzeko epea ekainaren 26tik uztailaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne. Informazioa hemen
 
Norberak dituen erabiltzailea eta pasahitza beharrezkoak dira matrikula egin ahal izateko:
   Erabiltzailea: Norberaren NANaren zenbakia, letrarik gabe.
   Pasahitza: Lehen aldiz sartzean, norberaren NANaren zenbakia (letrarik gabe) erabili behar da. Hurrengo pantailan pasahitza aldatzea eskatuko da. Handik aurrera, pasahitz hori baliatu beharko da. Ahaztuz gero, eta HABEk ikasle horren helbide elektronikoa ezagutzen badu, pasahitza berreskuratu aukera erabili ahal izango da. Bestela, euskaltegira edo HABEra jo daiteke.
 
Ondoren, jo Indarrean dauden azterketa-deialdietara – Deialdia eta maila – Matrikula egin/ikusi. Matrikula-inprimakia bete eta grabatu.
 
MATRIKULAREN ORDAINKETA
Matrikularen ordainketa ere epe horren barruan egin beharko da, internet bidez edo, bestela, horretarako bidea ematen duten finantza-erakundeetan (Kutxabank, Sabadell, Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Banco Santander, CaixaBank, Banco Popular), izena ematean eskuratzen den matrikula-inprimakia erabiliz.
Matrikulatze-prozesua osatu dela ulertuko da izen-ematea eta matrikula-ordainketa emandako epearen barruan eginak daudenean. Beraz, izen-ematea edo ordainketa matrikula-epearen barruan ez egin izanak egiaztatze-prozesutik kanpo gelditzea ekarriko du.
 
Matrikula-ordaina 40 eurokoa izango da maila bakoitzeko. Gutxienekoak bete eta maila batera baino gehiagora aurkeztu nahi duen azterketariak zenbat matrikula, hainbat matrikula-ordain egin beharko ditu. Matrikula bakoitza deialdi bakar baterako izango da.
 
Kontuan izan, HABEren zuzendari nagusiaren 2018ko abenduaren 15eko Ebazpenaren 9.3 oinarriaren arabera, bigarren deialdian trebetasun-proba guztiak egin behar ez dituenak ere ezarritako diru-kopurua ordaindu beharko duela matrikula gisa; hau da, bigarren deialdian parte hartu nahi izatera, izen-ematea eta dagokion ordainketa burutu beharko dituela horretarako ezarritako epe barruan. 

Bestalde, norberak ikusi nahi badu matrikulatze-prozesua ondo burutu duen, klik egin: Matrikula zertan den. Hemen agertzen zaion mezua “Zure ordainketa ez da oraindik prozesatu” bada, honek ez du esan nahi ordainketa egin gabe dagoenik; ordainketa egoki prozesatzeko bi eta hiru egun arteko epea behar izaten da.

Edozein kasutan, azterketariaren ardurapekoa da matrikula ordaindu izana egiaztatzea.
 
Iturria eta informazio guztia honako helbidean daukazue: HABE-Ikasleen egiaztatzea 2018


Hizkuntza Eskolako azterketak: maiatzaren bukaeran, ekainean.

 

Hizkuntzen Europako Marko Bateratuak 6 maila komun ezartzen ditu (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2) erreferentziatzat hizkuntzaren ezagutza aitortzeko. Horiek ziurtatzeko, ordea, erakunde bakoitzak ziurtagiri propioa du. Hori dela eta, HEMBak, 2010eko azaroaren 9an, 297/2010 DEKRETUA argitaratu zuen non euskara jakite-maila ziurtatzen duten tituluak baliokidetu zituen. Ondorengo taulan aztertu daiteke euskararen ezagutza egiaztagirien baliokidetzak:

Euskara jakite-maila ebaluatzen duten hizkuntza-ziurtagiriek 4 trebetasunen ezagutza ebaluatzen dituzte: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. HABEko azterketen kasuan, esate baterako, trebetasun hartzaileen proba (entzumena eta irakurmena) euskaltegian egiten da; horretarako, datak eta orduak jakinaraziko dizkizuegu.


Horretaz gain, taulan ikus daitekeen moduan, euskara maila egiaztatzeko zenbait titulu ofizial daudenez, eta bakoitzak bere prozedura propioa duenez, zalantzak argitzeko hemen dituzue web-orrialde batzuk:

HABE azterketak.
EGA.
Osakidetzako hizkuntza eskakizunak.
IVAPeko hizkuntza eskakizunak.
Hizkuntza Eskolako matrikula librea.

Azterketa horiek prestatzeko eskaintza zabala duzu AEKko 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak etab.

 

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Ekaineko AIZU! kalean!

      Ekaineko AIZU! kalean!Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Gabriela Uriarte eta Iker Murillori elkarrizketak; boccia kirola; Pez Limbo antzerki taldea; udan euskara ikasteko aukerak;...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 2019/20