AEKren Didaktika Zerbitzuak euskaltegietako ikasleei Euskaraldia zer den azaltzeko eta ekimenean parte hartzera animatzeko asmoz, atazak sortu ditu. Hemendik deskargatu ahal dituzue: EUSKARALDIA: IKAS-MATERIALAK.

Artxiboan hauxe topatuko duzue, mailaz maila:
- Aurrez aurreko ikastaldeetan erabiltzeko materialak: Euskaraldia A1,Euskaraldia A2, Euskaraldia B1, Euskaraldia B2, Euskaraldia C1
- Autoikaskuntzako ikasleekin erabiltzeko materialak: Euskaraldia A1_Autoikaskuntza, Euskaraldia A2_Autoikaskuntza, Euskaraldia B1_Autoikaskuntza, Euskaraldia B2-C1_Autoikaskuntza (bi mailetarako bakarra).
- Ahoak bizi belarriak prest kantaren inguruko materiala A1 eta A2rako: Ahoa bizi belarriak prest KANTA A1 eta Ahoa bizi belarriak prest KANTA A2, eta maila bakoitzean diapositiba batzuk PDF fitxategi pare batean.

Materialarekin erabili behar diren bideo eta audioen loturak materialean bertan daude.

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>