EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskalduntze barnetegiak

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko. EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA…

Euskalduntze barnetegiak

Familia barnetegiak

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz…

Familia barnetegiak

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. AZTERKETA OFIZIALAK PRESTATZEKO BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZAN):…

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegiak

Ikastaro trinkoak

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu AEK-k bere euskaltegietan udan. AEK: Udan arinago. Informazio gehiagorako: Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Telefonoz 673 200…

Ikastaro trinkoak

On-line ikastaroak

Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat on line ikastaroak egiteko aukera ere izango da AEKn. Tutorearen aholkularitza eta jarraipen zuzena eskainiko dizugu, baita ikastaldearen laguntza eta ikaskideekiko…

On-line ikastaroak

Ibiltariak

AEKren ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira, eta…

Ibiltariak

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekinbide bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena. Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta HABEko zuzendariaren ebazpenez deitutako 2018ko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2019ko ekainaren arteko ebaluazio-aldietan edo lehen azterketa-deialdian parte hartu eta A1, A2, B1 edo B2 mailak gainditu eta egiaztatu badute euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. Lau Euskara Eskura Txartel mota daude:
- A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen  dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
- A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu eta egiaztatzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
- B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.
- B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditu dutenei: gehienez 400 eurokoa izango da bonua.
 
NOIZ ETA NON ESKATU?
2016ko uztailaren 1etik 19ra bitartean, hemen
 
NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?
Irailetik aurrera hemen helbidean. Webean bertan adieraziko da horretarako egun zehatza, iraileko lehenengo astean.
 
TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK
Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2019-2020 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2019ko urriaren 18ra arte (barnetegi iraunkorretako ikastaroen kasuan eta halakoentzat bakarrik, 2019ko azaroaren 4ra arte erabil daiteke).
 
Onuradunak behin bakarrik erabili ahal du Euskara Eskura Txartela. Hortaz, ziurtatu behar du matrikula egiten duen euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuan bakarrik
erabiltzen duela.
 
OHAR GARRANTZITSUA: Txartela lortzeko nahitaezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea, errolda-ziurtagiria baliozkoa izatea eta indarrean egotea eskaera egiten den egunean, eskaneatu eta eskabideari atxiki behar zaiolako.Bestela, ezin izango da eskabidea bete.
 
Informazio gehiago HEMEN edota AEKren Bizkaiko edozein euskaltegitan.

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!


    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Kalean da udako Aizu!

      Kalean da udako Aizu!Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, barnetegietan edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela! Udako atala ere eduki interesgarriz...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

      AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 2019/20