EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

AEKren VIII. Didaktika Topaketa otsailaren 2an egingo da Donostian, Gipuzkoako Bazkundean. Ehun irakaslek baino gehiagok hartuko dute parte, eta hainbat gai landuko dira: alde batetik, Euskaltzaindiako Miriam Urkiak eta Andres Alberdik euskara batuaz* jardungo dute; beste alde batetik, IRALE Hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzua azalduko da. Era berean, BAMeko
Roberto Mielgok parte hartuko du, gramatika eta hizkuntza edukien lanketaz aritzeko. Gainera, beste saio batean, AEK-ko kideek talde barruko aniztasuna (gatazka-konponketa) gaia izango dute hizpide.

Bukatzeko, AEK-ko irakasleek mintzodromoa egingo dute, goizean ikusi eta entzundakoaz solastatzeko.

 

*Euskara batuak 50 urte bete dituenez, aurten gai hori propio sartu da Topaketan; gainera, aintzat hartu behar da, AEK-k antolatzen duen 21. KORRIKAk Txillardegi omentzeko proposamena ekarri duela, batuaren eragile nagusia, alegia,  eta, besteak beste, hurrengo larunbatean, hilaren 9an, omenaldi-ekitaldia egingo da Donostian bertan.

batua

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Praktikatzeak magia badu!

      Praktikatzeak magia badu!2017ko azaroaren 10ean, AEKren Praktikatu zerbitzuak Praktikaren Magia, esperientzien topaketa antolatu zuen, Bilboko Hika Ateneon. Bertan, 50 bat lagunek hartu zuten parte: batik bat,...

    << < 18 19 20 21 22 > >>