02 A3 barnetegiak2019

 

EGUNERAKETA:

Promozioaren epea luzatu dugu! Orain, AEK-ko ikasleek martxoaren 20ra arte eman dezakete izena udako barnetegi batean eta %25 gutxiago ordaindu).

 

JATORRIZKO BERRIA:

AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 4tik martxoaren 4ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

Honatx barnetegietako datak:

EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 1etik 14ra, uztailaren 15etik 28ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), abuztuaren 5etik 18ra, abuztuaren 19tik irailaren 1era eta irailaren 2tik 15era.

FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1): uztailaren 1etik 12ra, uztailaren 15etik 26ra eta abuztuaren 5etik 16ra.

Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

Informazio gehiago AEK euskaltegietan.

*AEK-ko ikasleentzat soilik

  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Kirola eta Natura: txango berriak!

      Kirola eta Natura: txango berriak! Praktikatuk, Kirola eta Natura egitasmoaren baitan, 2019rako sei txango berri antolatu ditu. Urte berri honetan ere, helburua Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutuz, eta natura...

    << < 1 2 3 4 5 > >>