Aizu! (7)

04
Urr

AIZU! ALDIZKARIAREN GALDE DEBALDE? ATALAREN EDUKIAK ASTEAZKENETAN AEKren TELEGRAM KANALEAN. Ikasturte berria abian, hemen gaituzue.

GALDERA: Bakoitza erabiliz gero, bana erabiltzea zuzena da?

Nolabait esateko, sinonimoak dira bi egitura horiek: Koadrilako lagunok hamarna liburu erosi dugu Durangoko Azokan (bakoitzak, 10) Koadrilako lagun bakoitzak hamar liburu erosi du Durangoko Azokan (hamarna, beraz) Hortaz, ez du zentzu handirik bi-biak batera erabiltzeak, ez bada errepikapenezko edo enfasizko efektu literarioren bat bilatzeko-edo.

Adierazi bezala, AIZU! aldizkarian horren moduko zalantzak argitzen lagunduko dizugu. Beraz, nahi izanez gero, bidali zuen zalantzak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera

Bada, laster arte! Bide batez, gogoan izan urriko AIZU! aldizkaria kalean dela, eta, besteak beste, Deustuko Erribera hobeki ezagutuko duzue.

19
Ira

Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean da!

Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera ematen du, AEBen alde ikusezina ezagutu daiteke eta beste hainbat gai ere landu dira.

Horrez gain, udan Barnetegi Ibiltarian parte hartu dutenen testigantzak ere bildu dira ale honetan, bi astez, euskaraz bizi eta Euskal Herriko mendiez gozatu dutenen esperientzia.

https://ws.sharethis.com/images/2017/email_counter.png");"> 0
13
Abu

Kalean da udako AIZU!

Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, barnetegietan edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela! Udako atala ere eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Esther Ferrerri egindako elkarrizketa eta Aturritik Ebrora Euskal Herria ezagutzeko aukerak. Gainera, oraindik udarako planik ez baduzue, edota lanean zaudelako oporretara joan ezin baduzue, udako Aizu! alean, uda arin pasatzeko manerak ere irakur ditzakezue.

04
Eka

Ekaineko AIZU! kalean!

Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Gabriela Uriarte eta Iker Murillori elkarrizketak; boccia kirola; Pez Limbo antzerki taldea; udan euskara ikasteko aukerak; Bakersfieldeko euskaldunak... www.aizu.eus
Horrez gain, Arteako Herriko Bentako proiektua ere ezagutzeko aukera ematen du, bertan bizi diren errefuxiatuen testigantzak eta euskararekin duten harremanari buruz jakin nahi baduzu, segi bizkor kioskora eta eskuratu aldizkaria!
Hainbat eduki eguraldi ona lagun irakurketaldi goxo bat burutzeko!

 

moldakeeeeeeta

06
Mai

Maiatzean, eguzkia zeruan eta AIZU! berria kalean

Egun ederra, maiatzeko AIZU! kioskora heldu zaigun astelehen hau!

Iñaki Sotori eta Paula Estevezi elkarrizketak, Andetxako “Bizitzarako margoak”, Artsakh errepublikara bidaia, Ama Esnearen Euskal Bankua, 21. KORRIKA argazkitan...

Bestalde, hil honetako aleak ere badakar erreportaje berezi bat: migratzaileen harreraren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren kontra, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako “M5 Herrien arteko besarkada” ekimenaren ingurukoa.

Laster, AEKren euskaltegi guztietan eta kioskoetan. Eskura ezazue!

01
Api

Klika! Gure erritmora, hemen da apirileko AIZU!

Kalean da apirileko AIZU! aldizkaria, prest KORRIKArako!

21. #KORRIKA atarian, Mad Muasel eta La Furia azalean; Ramon Olasagastiri elkarrizketa; Zorokiain, bertan behera utzitako herria berpizten; Minerva, gaurko aldizkaria antzinako inpentan; KORRIKAren hasiera eta amaiera egunak; bestelako liburutegiak...

Aizu!, egin #Klika! Zure / gure erritmora!

04
Urr

'Galde debalde?' atala Telegramen

AIZU! aldizkariaren Galde debalde? atalaren edukiak asteazkenero argitaratzen dira AEKren Telegram kanalean: telegram.me/AEKeus

Galde debalde? Zalantzak argitzeko, AEK-k txoko hori eskaintzen du hilero AIZU! aldizkariaren 'Ez da hain fazila' erdiko gehigarriaren barruan. Asteazkenero, horko lagin bat ekartzen dugu gure telegram kanalera. Hona hemen, aste honetakoa:

GALDERA: Bikotekideak eta biok beti izaten dugu eztabaida bera erosketa-zerrenda egiteko orduan, neuk beti esaten baitut “okelik gabe gaude”. Berak dioenez, “okelarik gabe” da zuzena. Hala al da? Lagundu, mesedez, zoratzen ari naiz-eta!

Bada, sentitzen dugu, baina borroka hori galduta daukazu! Izan ere, berba okela baita; alegia, -a itsatsia darama. Beraz, deklinatzeko orduan ezin zaionez azkeneko hizki hori kendu, “okelarik gabe” zaudetela esan beharko diozu aurrerantzean. Bestetik, halako zalantzarik edukiz gero, beti daukazue hiztegira jotzea (Hiztegi Batura, esaterako), berbak -a itsatsia daraman egiaztatzeko. Horrela, azkarrago konponduko dituzue zeuen hizkuntz gatazkatxoak! Beste kontu bat da euskalki batzuek (gipuzkerak, bereziki) -a itsatsiak gal­tzeko duten joera bizia (gauz bat, hainbat pertsonen, industri handia...). Hori, baina, dialektologia da.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu