Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta:
1. EUSKO JAURLARITZA
Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua.
2. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:
Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2016-2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017-2018 ikasturteko lehenengo deialdian A1, A2 edo B1
euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.
Begiratu bono deskontuen informazio osatua.
ARABAKO FORU ALDUNDIA:
Egun hauetan iragarri ditu. Beken xedea da 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2018-2019 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira. Izena emateko epea 2018ko irailaren 28an amaitu da. Informazio osoa hemen
3. UDALAK:
Udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Udalerri bakoitzeko informazioa dago webguneko “aurkitu zure euskaltegia” atalean. Bestela, zure euskaltegi edo Udalean galdetu.
4. NAFARROA:
Nafartarrek, esate baterako, hemen jaso ahal dute Udal erakundeek ematen dituzten diru-laguntzen informazioa.
5. LANBIDE-HABE hitzarmena: langabe daudenentzako doako euskara eskolak.
AKORDIOA, kudeaketa-aginduari buruzkoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artekoa, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko dena, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei zuzendua. Informazio gehiago.
6.ERTZAINTZA-HABE hitzarmena. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu dute euskararen ikaskuntza doakoa izan dadin Ertzaintzan. Informazioa.