Print Friendly, PDF & Email

EUSLIDERRAK

eusLiderrak tailerra

Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko tailerra da. Xede du baliabideak eta erraztasunak ematea, euskara gehiago erabiltzeko. Lantegia modu dibertigarrian bideratzen dugu, parte-hartzaileen interesetara egokiturik eta unean uneko helburu lorgarriei eutsita.

Metodologia horren baitan, hizkuntza ohitura berriak sortzeko lanketa egiten dugu gazteekin, hizkuntzekiko jarrerak lantzen ditugu, euskara eta beste hizkuntzekiko jarrerak, eraldaketa sustatzeko erremintak ematen dizkiegu eta haien hizkuntza-lidergoa indartzen laguntzen dugu. Gazteei erakusten diegu euskara leku gehiagotan erabil dezaketela, beraiek ere aukeratu dezaketela, eta horrek eragin positiboa daukala bestearengan, hau da, besteari ere erabiltzeko aukera edota ikasteko aukera ematen diogula.

Xede taldeak:

  • Hezkuntzan: DBH 3. eta 4.mailako ikasleak, LH ikasleak eta irakasleak.
  • Kirolean eta aisialdian: hezitzaileak, entrenatzaileak, begiraleak...
  • Administrazio publikoan eta enpresa pribatuan: langileak, arduradunak, zuzendariak...
  • Neurrira eginda*: gurasoak, eskola-jantokietako zaintzaileak...

(3-6 saio, ordu bat-hiru ordu)*

Ikusi bideoa

*saio kopurua eta saio luzera eskaeraren arabera egokituko da.

Image