barnetegia

  • 2019 uda zentrala

    Zabalik da 2019ko udako barnetegien matrikula-aldia; hemen dituzue zehaztapen guztiak. Eta gogoratu: urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa!

    Informazio gehiagorako:

    Gertueneko AEK euskaltegian // 673 200 100 - 946 464 000 // 

    Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // Ibiltaria: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

     

    EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZA ETA FORUA):

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.

    B1-B2-C1 MAILAK

    14 egun / 90 ordu. 505 euro.

    Uztailaren 1tik 14ra.
    Uztailaren 15etik 28ra.
    Abuztuaren 5etik 18ra.
    Abuztuaren 19tik irailaren 1era.
    Irailaren 2tik 15era.

    A2 MAILA

    14 egun / 90 ordu. 505 euro.

    Uztailaren 15etik 28ra.

     

    EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN: UREPELE):

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.

    A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 10 egun

    10 egun / 70 ordu. 635 euro (langabeek 545 euro).

    Uztailaren 15etik 26ra.
    Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra.

    A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK: 20 egun

    20 egun / 140 ordu. 1.197 euro (langabeek 1.035 euro).

    Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra.

     

    AZTERKETA OFIZIALAK PRESTATZEKO BARNETEGIA (HEGOALDEAN: ARANTZAN):

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 17 egun lehenago.

    C1 MAILA

    505 euro.

    Abuztuaren 19tik irailaren 1era.

    B2 MAILA

    505 euro.

    Abuztuaren 19tik irailaren 1era.

     

    FAMILIA BARNETEGIA (ZUGARRAMURDIN, ARANTZAN ETA FORUAN):

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 25 egun lehenago.

    Helduek: 480 euro Haurrek: 285 euro

    Forua / Arantza*: uztailaren 1etik 12ra.
    Forua*: uztailaren 16tik 26ra.
    Zugarramurdi / Forua*: Abuztuaren 5etik 16ra

    * Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

    IBILTARIA (OINEZ):

    Izena emateko azken eguna: Ekainaren 24; on-line egin behar da (klika egin HEMEN formulariora joateko).

    595 euro.

    Uztailaren 15etik 28ra (osoa, bi aste) edo uztailaren 15etik 21era eta uztailaren 22tik 28ra (aste bat).

    XIBERERA BARNETEGIA (BERROGAINE-LARÜNTZE):

    Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

    335 euro (langabeek 290 euro).

    Uztailaren 29etik abuztuaren 3ra.

     

    Deskontuak (Hegoaldean):

    • AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei).
    • 2 barnetegi egiteagatik, % 10.
    • 3 barnetegi egiteagatik, % 15.
    • 3 seme-alabarekin eginez gero, % 10 haur guztien matrikularen gainean.
    • Aplikatutako deskontuak, orotara, ez dira % 15 baino gehiago izango.
    • Ibiltarian ez dago deskonturik.