euskara bekak

  • Zatia 2.2Hainbat erakundek  diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta:

    1. EUSKO JAURLARITZA

    Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua.

    2. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:

    Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2017-2018 ikasturteko bigarren deialdian edo 2018-2019 ikasturteko lehenengo deialdian  A1, A2 edo B1 euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.
    Begiratu bono deskontuen informazio osatua.

    ARABAKO FORU ALDUNDIA:

    Egun hauetan iragarri ditu. Beken xedea da 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2019-2020 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira. Izena emateko epea 2019ko irailaren 30ean amaitu da. Informazio osoa hemen

    3. UDALAK:

    Udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Udalerri bakoitzeko informazioa dago webguneko “aurkitu zure euskaltegia” atalean. Bestela, zure euskaltegi edo Udalean galdetu. 

    4. NAFARROA:

    Nafartarrek, esate baterako, hemen jaso ahal dute Udal erakundeek ematen dituzten diru-laguntzen  informazioa.

    Azkenik, beste hainbat aukera daude laguntza jasotzeko: langabeentzako doako euskara-eskolak (LANBIDEren bidez), Administrazioen hainbat sailetan dauden hitzarmenak... Gainera, enpresa askok laguntzak ematen dizkiete langileei euskara ikasteko.

    IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

    Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

  • Zatia 2.2Hainbat erakundek  diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta:

    1. EUSKO JAURLARITZA

    Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua.

    2. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:

    Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2016-2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017-2018 ikasturteko lehenengo deialdian  A1, A2 edo B1
    euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.
    Begiratu bono deskontuen informazio osatua.

    ARABAKO FORU ALDUNDIA:

    Egun hauetan iragarri ditu. Beken xedea da 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2018-2019 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira. Izena emateko epea 2018ko irailaren 28an amaitu da. Informazio osoa hemen

    3. UDALAK:

    Udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Udalerri bakoitzeko informazioa dago webguneko “aurkitu zure euskaltegia” atalean. Bestela, zure euskaltegi edo Udalean galdetu. 

    4. NAFARROA:

    Nafartarrek, esate baterako, hemen jaso ahal dute Udal erakundeek ematen dituzten diru-laguntzen  informazioa.

    5. LANBIDE-HABE hitzarmena: langabe daudenentzako doako euskara eskolak.
    AKORDIOA, kudeaketa-aginduari buruzkoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artekoa, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko dena, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei zuzendua. Informazio gehiago.

    6.ERTZAINTZA-HABE hitzarmena. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu dute euskararen ikaskuntza doakoa izan dadin Ertzaintzan. Informazioa.

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 2019/20