Foruko barnetegia,

  • AsteburuBarnet A4 2019

    Azkeneko ikasturteetan bezala, AEK-k aurten ere asteburuko barnetegiak antolatu ditu. Hona hemen datak:

    - Maiatzaren 3, 4 eta 5ean, Arantzan. B2 eta C1eko ahozkoa prestatzeko.
    - Maiatzaren 10, 11 eta 12an, Arantzan. A2 eta B1 mailak.
    - Maiatzaren 18 eta 19an. Iruñean. Hiri-barnetegia (gutxieneko maila B1).

    Informazioa eta izen-ematea: Iruñerriko AEK euskaltegietan, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., 948274160.

     

    Foruko barnetegia, urte osoan zabalik

    Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

    AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Prezioa: 536 euro, eskolak, egonaldia eta otorduak barne.

    Hurrengo ikastaroak:

    - 2019ko apirilaren 1etik maiatzaren 2ra.
    - 2019ko maiatzaren 6tik 31ra.
    - 2019ko ekainaren 3tik 28ra.

    Izen-emateak eta informazioa: AEKren euskaltegietan edo telefonoz: 673 200 100 / 946 464 000

    AEKn, euskara praktikoa!

    Hemen, barnetegiko ikasleek egindako bideoa.

  • Foruko barnetegia, Urdaibaiko biosfera erreserban dago eta euskara irakasteko modu afektiboa eta euskara ikasteko modu efektiboa hobekien islatzen duena da; izan ere, euskara eta euskaraz bizitzeko baliabide guztiak ditu. Urte osoan zabalik dago eta hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu.

    Euskara ikasteko eta erabiltzeko metodologiarik eraginkorrena euskaraz bizitzea da, euskaraz praktikatzea, eta Foruko barnetegian horixe topatuko duzu; goizean goizetik loak hartu arte euskaraz aktibatuta izango dituzu bost zentzumenak.

    Horretaz gain, klaseak eta aisialdia uztartzen dira: aurrez aurreko klaseaz, Gernikako berbalagunekin saioak, Astra-ra, kulturarako fabrika sozialera, bisitak etab.

     

     

  • 02 A3 barnetegiak2019

     

    EGUNERAKETA:

    Promozioaren epea luzatu dugu! Orain, AEK-ko ikasleek martxoaren 20ra arte eman dezakete izena udako barnetegi batean eta %25 gutxiago ordaindu).

     

    JATORRIZKO BERRIA:

    AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, otsailaren 4tik martxoaren 4ra izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik.

    Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu.

    Honatx barnetegietako datak:

    EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1): uztailaren 1etik 14ra, uztailaren 15etik 28ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), abuztuaren 5etik 18ra, abuztuaren 19tik irailaren 1era eta irailaren 2tik 15era.

    FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1): uztailaren 1etik 12ra, uztailaren 15etik 26ra eta abuztuaren 5etik 16ra.

    Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!

    Informazio gehiago AEK euskaltegietan.

    *AEK-ko ikasleentzat soilik