Irudietan, Galdakaoko Barandiaran AEK euskaltegiko eta Arratiako Kubulu AEK euskaltegiko ikasle eta irakasleak

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da Euskaraldia eta ekimena babestu dugu 21. KORRIKAren aurkezpenean. Era berean, euskaltegietan, ikasleek nahiz irakasleek egunero bat egin dute ekimenarekin. AEKren mintzapraktika egitasmoetako partaideei gonbitea egin zaie, eta, horrez gain, Ahize-AEK-k prestakuntza eskaintzen du Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimeneko parte-hartzaileak trebatu eta ahalduntzeko.

AEK Euskaraldiaren sustatzaile eta babesleetako bat da, euskara normalizatzeko eginkizunean elkarlanean, auzolanean eta aktibazioan guztiz sinesten duelako. Gainera, AEKn uste dugu Euskaraldiak lan egiteko bestelako moldeak ekarriko dituela, sareak eraikitzeko baliagarria izango dela, eta tresna indartsua bihurtuko dela euskarari prestigioa emateko.

Klika. KORRIKAren beraren mamiari erreparatuta, Asier Amondo KORRIKAren arduradunak eman ditu azalpenak. «Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea». Hala dio 21. KORRIKAren mezuak. Erabat lotuta dago, beraz, Euskaraldiarekin eta ohitura aldaketarekin. Konpromisoak hartzeko garaia dela esan du Amondok.

Euskaraldia lantzeko unitate didaktikoak sortu ditu AEK-k eta Ikastolen Elkarteak, eta monografikoa egin du Irria Aldizkariak. Aurkezpen prentsaurrekoan AEKren koordinatzaile nagusiak hartu du parte.

Ikusi AEKren ikas-materialak HEMEN.

  

 

Norbanakoek izena eman ahal dute Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko: www.euskaraldia.eus webgunean edo herriz herri jarriko dituzten postuetan. Izan ahobizi edo belarriprest!

Euskaraldia indartuz doa. 340 udalerrik eman dute izena eta 85 entitatek erraztasunak jartzeko konpromisoa hartu dute. Entitateen aurkezpena gaur (maiatzak 31) Oihaneder Euskararen etxean izan da. AEK ere bertan egon da. Elkarlanean, euskaraz eta euskaratik!

euskaraldia11koaEuskaraldiak hamaikakoa izeneko taldea aurkeztu zuen, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egindako ekitaldian.  11 pertsona ezagun hauek  Euskaraldian parte hartzea erabaki dute, belarriprest eta ahobizi izateko konpromisoa hartu dute. Hurrengo aste eta hilabeteetan hamaikako gehiago aurkeztuko dira, herriz herri.

Euskaraldiaren lehen hamaikakoa hauek osatzen dute:

  • Dani Alvarez, kazetaria
  • Mikel Arrasate, Atarrabiako Karrikaluze elkarteko kidea
  • La Basu, musikaria
  • Pedro Miguel Etxenike, fisikan doktorea
  • Zuriñe Gil, Geu Gasteiz elkarteko kidea
  • Aretz Igiñiz, errugbilaria
  • Cris Lizarraga, musikaria
  • Toti Martinez de Lezea, idazlea
  • Eneko Sagardoy, aktorea
  • Alex Txikon, mendizalea
  • Arianne Unamuno, Soraluzeko Pil-pilean elkarteko kidea

 euskaraldia iparraldean

 Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena Iparraldean aurkeztu zuten larunbatean (martxoak 17).

EUSKARA IKASTAROAK 2018/19