aek euskaraldia

Ahize-AEK-k prestakuntza eskaintzen du Euskaraldia 11 egun euskaraz ekimeneko parte-hartzaileak trebatu eta ahalduntzeko.

Modu atseginean trebatzen ditu Ahobiziak, Belarriprestak, euskaltzale erdaldunak eta herrietako batzordekideak, teoria eta praktika uztartuz.

 

Ahize-AEKren prestakuntza-eskaintza

 

batzordea borobilaHerrietako batzordeak:

Tailer honetan, talde eragileko kideei tresna eta baliabideak eskainiko zaizkie inguruko jendea aktibatzeko; beraz, trikimailuak erakutsiko zaizkie euskara erabiltzeko aukerak identifikatu eta berriak sortzeko. Hori guztia, herri bakoitzeko errealitate soziolinguistikora egokituta. Teoria eta praktika.

    · 4 orduko tailerra (4 h x 1 saio)
    · 4 orduko tailerra (2 h x 2 saio)

Gehiago jakiteko, sakatu HEMEN

 

Ahobiziak:

Ahobiziaren ezaugarriak ezagutzeko tailerra. Trikimailuak ikasiko dituzte euskaraz hitz egiten eroso sentitzeko eta Belarriprestak gustura sentiarazteko. Halaber, hizkuntzari eusteko aholkuak ere jasoko dituzte. Teoria eta praktika.

    · 4 orduko tailerra (2 h x 2 saio)
    · 6 orduko tailerra (2 h x 3 saio)

Gehiago jakiteko, sakatu HEMEN

 

belarriprest borobilaBelarriprestak:

Belarriprestak nolakoak diren ezagutzeko tailerra. Ikasiko dute nola kudeatu elkarrizketak bi hizkuntzetan. Era berean, laguntza eskuratuko dute hizkuntza-hautuarekin eroso sentitzeko. Lehen hitza euskaraz egiteko baliabideak ere jasoko dituzte. Teoria eta praktika.

    · 4 orduko tailerra (2 h x 2 saio)
    · 6 orduko tailerra (2 h x 3 saio)

Gehiago jakiteko, sakatu HEMEN

 

 

euskaltzale borobilaEuskaltzale erdaldunak (gaztelaniaz):

Euskaltzale erdaldunek zer egin dezakete? Hitzaldia, herritar horiek sentsibilizatzeko eta egitasmora hurbiltzeko. Euren laguntzaren eta babesaren garrantzia azpimarratzeko tailerra. Orobat, aholkuak jasoko dituzte, era praktikoan, Ahobiziei eta Belarriprestei laguntzeko.

    · 4 orduko tailerra (4 h x 1 saio)

 

Gehiago jakiteko, sakatu HEMEN

 

 

Ahize-AEK-k bestelako produktu eta zerbitzuak ditu euskararen erabilera aktibatzeko. Ikusi HEMEN.

{KomentoDisable}

 

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

01 IGOGAILUA podcast A

 

 

 

EUSKARA IKASTAROAK 2019/20