PRAKTIKATU

PRAKTIKATUn 2005etik daramagu mintzapraktika egitasmoak antolatzen, mintzalagun/berbalagun; euskararen transmisioari begira, familientzako gurasolagun programak; euskalkiak eta hitanoa ikasteko mintzataldeak ere bai. Horretaz gain, euskarazko harreman-sare berriak sortzen ditugu ekintza osagarrien bidez, hala nola, asteburuko egonaldiak, barnetegi ibiltariak edota zaletasunen (natura, kirola eta kultura) araberako interes-taldeak antolatuta.

MINTZATALDEAK

Talde txikiak izaten dira eta parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz batu, beti lagun giroan.

IZENA EMAN

KULTURA eta AISIA

Antolatzen ditugun ekintzen bidez, hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskara praktikatzeko: hitzaldiak; irakurzale-klubak; sukaldaritza-eskulan-yoga edo dantza-tailerrak; kantulagunak...

Mintzodromoak ere egiten ditugu.

GURASOLAGUN

Familientzako eskaintza da; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu.

IZENA EMAN

KIROLA eta NATURA

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, eskia, eskalada, surfa, udako ibiltariak...

0
Herritan
0
Parte-hartzaile
0
Ekintza urtean

GUREKIN LAN EGIN NAHI DUZU?

Zure herrian, auzoan, elkartean edota lantokian mintzapraktika programak abiatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta elkarlanean egingo dugu.

praktikatu logoak gurekin lan egin
Txakur kalea 1, 4 • 48.005 BILBO 
Telefonoa: 618.574.466
Helbide elektronikoa: praktikatu@aek.eus
WEB: www.praktikatu.eus

AZKEN BERRIAK

17
Ira
Euskaraz praktikatu nahi?
Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz…
13
Eka
Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik
AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain…
22
Mai
Kirola eta Natura: ekaineko irteerak
PRAKTIKATUko lagunek prest dituzte KIROLA ETA NATURA egitasmoko ekaineko ekintzak. Hauexek dira: Ekainaren 09an URKIOLATIK IPIZTERA IBILBIDE ZIRKULARRA (14km). Tartean, Santa Kruz apaiza-gerrileroren ezkutalekua bisitatuko…
16
Mai
Urduñan, "Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua" III. topaketa
 Ekainaren 1ean, Urduñako merkatuan, GURE HIZKUNTZA, GURE ELIKADURA, GURE MUNDUA topaketaren hirugarren edizioa antolatu dugu VSF-Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktikatu zerbitzuak, Urduñako udalaren laguntzarekin.

Non aurki gaitzakezu

Mapan klik egin zure herria bilatzeko

praktikatun abantailak

PRAKTIKATUn parte hartzea dohainik da. Horretaz gain, bestelako abantailak ere badituzu:

AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileentzat 23 euro

BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan.

ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidetza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 41 euroan.

GAZTEZULO  Urte osoko harpidetza + CD bat 20 euroren truke.

Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.

HARMAILA Ikasturte osoko harpidetza 25 euroren truke.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu