BARNETEGIAK

ASTEBURUKO BARNETEGIAK (2024)

B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2024ko maiatzak 10-11-12. Prezioa: 184 euro.

A2.2 eta B1 mailako barnetegia, Arantzan (Nafarroa): 2024ko maiatzak 17-18-19. Prezioa: 184 euro.

A2.2 eta B1.1 mailetako ikasleentzako hiri barnetegia, Iruñean. 2024ko maiatzak 25-26. Prezioa: 102 euro (eskolak eta larunbateko otordua).

B1.2, B2 eta C1 mailetako ikasleentzako hiri barnetegia, Iruñean. 2024ko maiatzak 25-26. Prezioa: 102 euro (eskolak eta larunbateko otordua).

Deskargatu informazio-orria HEMEN.

Izen-emateak: https://www.aek.eus/asteburukobarnetegiak/

Informazioa: AEKren euskaltegietan · donibane@aek.eus · 948 27 41 60 

Image

UDAKOBARNETEGIAK (2024)

Udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena. Barnetegian denetarako astia izango duzu: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko eta, azken batean, egun osoan euskaraz bizitzeko.

Image

HEGO EUSKAL HERRIAN (ARANTZAN ETA FORUAN)

A2- B1- B2- C1 MAILAK

Uztailaren 1etik 14ra. Arantzan (Nafarroan)
Uztailaren 15etik 28ra. Arantzan (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da)
Uztailaren 29tik abuztuaren 11ra. Arantzan
Abuztuaren 12tik 25era. Arantzan
Abuztuaren 26tik irailaren 8ra. Foruan (Bizkaia)

Prezioa: 626 euro

* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea... maiatzaren 2an hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko formulariora.

 

Irakurri gehiago HEMEN

 

IPAR EUSKAL HERRIAN (UREPELEN)*

A1-A2-B1-B2-C1 MAILAK:


Uztailaren 8tik 19ra, Urepelen
Uztailaren 22tik agorrilaren 2ra, Urepelen

70 oren (9.00-18.00)

Kide prezioa:
Zerga hartze tasa %0:

Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 2an hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko galdetegira

Gehiago irakurri HEMEN

Image
Image

XIBERERA BARNETEGIA**

Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute.

Uztailaren 26tik agorrilaren 3ra, Mendikotan

Kide prezioa:
Zerga hartze tasa %0:

* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 2an hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko formulariora. 

Irakurri gehiago HEMEN.

MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIAK

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Arantzan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi.

B2 MAILA eta C1 MAILA

Abuztuaren 12tik 25ra.

626 euro

* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 2an hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko formulariora.

Image
Image

FAMILIA BARNETEGIAK

play-icon3.png

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

MAILAK B1, B2, C1

Uztailaren 1etik 12ra. Foruan (Bizkaia)
Uztailaren 15etik 26ra. Aduna (Gipuzkoa)
Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra. Foruan edo Adunan

Helduak: 595 euro
Haurrak: 407 euro

* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren an hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko jo beheko formulariora.

Image

AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan


AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.

Euskalduntze barnetegia: maila guztiak!

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

Prezioa: 631 euro* (Eskolak+mantenu osoa). Kutxabank eta Laboral Kutxan finantza daiteke.

*Eskolak eta mantenu erdia egiteko aukera ere badago.

2023/2024 IKASTURTEA (deskargatu informazio-orria hemendik)

Urriaren 2tik urriaren 27ra
Urriaren 30etik azaroaren 24ra
Azaroaren 27tik abenduaren 22ra
Urtarrilaren 8tik otsailaren 2ra
Otsailaren 5etik martxoaren 1era
Martxoaren 4tik apirilaren 5era

Apirilaren 8tik maiatzaren 3ra
Maiatzaren 6tik 31ra
Ekainaren 3tik 28ra

Harremanetarako:

Gernikako AEK
Tel. 946 253 596/673 200 100
gernika@aek.eus