Praktikatu eta Bizi

PRAKTIKATU AEKren zerbitzua da.
2005etik daramagu hainbat gune soziolinguistikotan euskarazko harreman-sareak sortzen eta ekintza-planak sustatzen eta koordinatzen.
Gure eskaintza behean duzu.

MINTZATALDEAK

Parte hartu nahi?

5-6 laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan.

Parte-hartzea dohainik da, eta hamaika abantaila eskura daitezke

GURASOLAGUN

Familientzako mintzataldeak dira; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko.

Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko.

Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu, urtean bitan, gutxienez.

KIROLA ETA NATURA

Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz.

Irteeretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.

Partaide guztiek jasoko dute opari, txangoa abiatzean, motxila txiki bat. Halaber, aditu taldeak izango dira beti bidean laguntzeko.

MINTZODROMOAK

Mintzodromoak herriko plazan edo leku esanguratsuetan antolatzen dira, eta aukera ezin hobeak izaten dira inguruko euskaltzaleok batzeko.

KULTURA ETA AISIA

Hainbat aukera euskal kultura ezagutu eta euskara praktikatzeko: hitzaldiak; irakurzale klubak; sukaldaritza, eskulan, yoga edo dantza tailerrak; kantulagunak...

Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, berbabentura (eskia, eskalada, surfa...).

Horrela lagun berriak egiteaz gain, herrietako kultur eskaintza eskaintza zabaldu egiten da.

MINTZAPRAKTIKA ONLINE

Etxetik atera gabe hitz egin nahi baduzu, edo urruneko beste euskaldun batzuekin, Mintzanet zerbitzua (mintzanet.net) duzu bideo-konferentziaren bidez aritzeko

PRAKTIKATU ETA BIZI

PRAKTIKATUn, mintzapraktika egitasmoak antolatzen ditugu, mintzalagun/berbalagun; euskararen transmisioari begira, familientzako gurasolagun programak; euskalkiak eta hitanoa ikasteko mintzataldeak ere bai. Horretaz gain, euskarazko harreman-sare berriak sortzen ditugu ekintza osagarrien bidez, hala nola, asteburuko egonaldiak, barnetegi ibiltariak edota zaletasunen (natura, kirola eta kultura) araberako interes-taldeak antolatuta. Zurekin lan egin nahi dugu. Horregatik, zure herrian, auzoan, elkartean edota lantokian mintzapraktika programak abiatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan eta elkarlanean egingo dugu.

praktikatun abantailak

PRAKTIKATUn parte hartzea dohainik da. Horretaz gain, bestelako abantailak ere badituzu:

AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileentzat 23 euro

BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan.

ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidetza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 41 euroan.

GAZTEZULO  Urte osoko harpidetza + CD bat 20 euroren truke.

Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.

AZKEN BERRIAK

13
Jui
Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik
AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain…
22
Mai
Kirola eta Natura: ekaineko irteerak
PRAKTIKATUko lagunek prest dituzte KIROLA ETA NATURA egitasmoko ekaineko ekintzak. Hauexek dira: Ekainaren 09an URKIOLATIK IPIZTERA IBILBIDE ZIRKULARRA (14km). Tartean, Santa Kruz apaiza-gerrileroren ezkutalekua bisitatuko…
16
Mai
Urduñan, "Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua" III. topaketa
 Ekainaren 1ean, Urduñako merkatuan, GURE HIZKUNTZA, GURE ELIKADURA, GURE MUNDUA topaketaren hirugarren edizioa antolatu dugu VSF-Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktikatu zerbitzuak, Urduñako udalaren laguntzarekin.
08
Mai
Udako berbalagun / mintzalagunak: udan ere, praktikatu eta bizi!
Zabalik da dago udako mintzatalde eta berbataldeetan apuntatzeko epea. Uda honetan euskara praktikatu nahi duzu, giro lasai eta lagunkoian? Hementxe duzu aukera bat: udako berbalagun…

Non aurki gaitzakezu

0
Herritan
0
Lagun
0
Dinamizatzaile
Mapan klik egin zure herria bilatzeko

Mezua bidali Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu