Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA. EAE, informazioa. Atariko proba: otsailaren 24an. Proba idatzia: martxoaren 17an. Ahozkoa: maiatzaren 25ean eta 26an, ekainaren 1ean eta 2an. Nafarroan, matrikula epeak: 1. deialdia: 2017ko abenduko…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

2018ko udako barnetegiak: datak

Dagoeneko prest ditugu 2018ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso...-, apirilaren 16an hasiko den arren,…

2018ko udako barnetegiak: datak

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Aurreko ikasturtean bezala,  AIZU! aldizkariaren GALDE DEBALDE? zalantzak argitzeko atalak  bere lekutxoa izango du AEKren Telegram kanalean. Izan ere, edukiak asteazkenero bertan partekatuko dira, Euskaratu itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzuaren eskutik. Hona hemen, ikasturte honetako lehendabizikoa:

GALDERA: Kaixo, zalantza txiki bat daukagu: gutunetako agurretan, badakigu bi puntuak idatz daitezkeela, baina onartuta dago koma jartzea? Ingelesez, antza, bai; baina euskaraz? Adibidez, “Jaun agurgarria, gutun honen bidez...” zuzena al da?

ERANTZUNA: Euskaltzaindiak ez dauka araututa kontu hori; beraz, aukeran daukazue zein puntuazio-marka erabili. Batzuek harridura-marka ere idazten dute, baina, gure ustez, ohikoena eta tradiziorik luzeena duena puntu biak erabiltzea da. Halere, esan bezala, zuen esku dago. Bestetik, esan beharra daukagu agurraren ostean lerro-jauzia egin behar dela; alegia, zuen adibidea, zuzena izan dadin, honela idatzi beharko litzateke:

Jaun agurgarria:
Gutun honen bidez...

Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu urriko AIZU! aldizkaria eskura dezakezuela: DJ BULL hobeto ezagutuko duzue, esate baterako.

Iruzkina (0) Hits: 1023
    • Batz enpresak Lauaxeta saria jaso du

      Lauaxeta sariak banatu ziren azaroaren 28arekin. Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak Eika, Batz, Maier, Cikautxo eta ITP enpresa bizkaitarrak saritu nahi izan ditu, euskara erabili eta sustatzeagatik. Zorionak...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

JON ALEGRIA (Autoikaskuntza ikaslea, B2 maila, Iruñezar AEK Euskaltegia)
Denbora gutxi duzunean, autoikaskuntza, aukera ederra da. Zuk zeuk zure erritmo propioa jar dezakezu, eta nahi duzunean ikas dezakezu.
Tutoretza eta mintza praktika oso ongi planteatuta daude. Tutoretza banakakoa da eta mintza praktika taldean egiten dugu. Nahiz eta maila desberdinetako jendeareki...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Ene:
Barakaldon eskolak 9:00etan hasten dira. Zure maila ordutegi hauetan eskaintzen ditugu:...
Barakaldo in Joomla Article
Kaixo, Marisol
Bai, B2 maila prestatzeko ikastaroak baditugu arratsaldez. Laster jarriko dira harre...
Gasteiz in Joomla Article