Azterketak prestatu nahi?

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Foruan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. EGA prestatzeko barnetegiak abuztuaren 14tik 27ra…

Azterketak prestatu nahi?

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Izena emateko edota…

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz…

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak... Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan…

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa…

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko.

Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa praktikan jartzen dute, irakasle eta begiraleek antolatutako txango, ikastaro eta tailerretan.

Familia barnetegiak Aduna, Forua eta Zugarramurdin egingo dira (B1 mailatik aurrera):

Uztailaren 3tik 14ra, Adunan/Foruan*.
Uztailaren 17tik 28ra, Foruan/Adunan*.
Uztailaren 31tik 11ra, Zugarramurdin/Foruan*.

*Ikasleak ezin du aukeratu nora joan. AEK-ko udako barnetegietako arduradunek antolatuko dute matrikula kopuruaren arabera eta haiek ezarriko dituzte irizpideak.

Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 16 egun lehenago

Prezioei dagokienez, helduak 480 € eta haurrak 285 € (eskolak, jatorduak eta lotokia barne)

Izena emateko epea: barnetegia hasi baino 11 egun lehenago.

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
- 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deituta.
- AEK edozein euskaltegira jota
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

Udako eskaintza osorik HEMEN

DESKONTUAK (Hegoaldean)
AEK-ko ikasleei %5 (ikasturtean 119 ordutik gorako ikastaroa egin badute)
2 barnetegi egiteagatik, %10
3 barnetegi egiteagatik, %15
3 seme-alabarekin eginez gero, %10 haur guztien matrikularen gainean
Aplikatutako deskontuak orotara ez dira %15 baino gehiago izango.

Euskaraz bizitzeko (edo bizitzen hasteko) guraso eta haurrentzako oporraldi bikaina! EZ DUZU AHAZTUKO!

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 600 Character restriction
Your text should be in between 10-600 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.

Jendea elkarrizketa honetan

  • ion

    kaixo,nik pentzionista naiz,nire neska langabezia,eta nire alaba etorri da 9 hilabetetik,seigarren mahia egin du.
    nire galdera da ;laguntzak daukazue barnetegira joateko?
    joan nahi dugu nik ta nire alaba,baina ez daukagu 760e ordaintzeko.
    nik 625e irabazten dut,ta alokatzea ordaidu behar dugu

    0 Like Short URL:
  • Egun on, Ion

    Lehenik eta behin, eskerrik asko adierazitako interesagatik.

    Tamalez, barnetegiak egiteko ez dago beherapen edo deskonturik. Diru-laguntzak udalen esku daude. Horregatik, zure herriko udaletxera joan eta egoera azaltzera gonbidatzen zaitut. Izan ere, udal batzuek horrelako egoeren aurrean matrikularen prezioa bere gain hartzen dute.

    Zure udaletxean behar duzun laguntza izango duzulakoan, laster arte.

    0 Like Short URL:
    • Ahize Bizkeus jardunaldian

      Ahize Bizkeus jardunaldianGaur, ekainak 26, #bizkeus jardunaldian parte hartuko dute AEK-AHIZE hizkuntza aholkularitzako kideek. "Euskara planak eta hizkuntzak kudeatzeko sistemak" izeneko aurkezpena egingo dute Euskalduna...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Udan ere, praktikatu eta bizi!

      Udan ere, praktikatu eta bizi!Dagoeneko ekin diogu udan PraktikatuetaBizi jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 15ra arte. Ikasturtea...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

Ez duzu ahaztuko

 

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

MARTA ORTIZ ( B1-B2 maila, Bilboko Matxintxu AEK euskaltegian)
Orain dela urte batzuk euskara ikasten hasi nintzen. Hasieran bakarrik astean bitan joaten nintzen euskaltegira, Biribilko programaren barruan, dendarientzako eskolak. Geroago denbora luzatzea erabaki nuen eta egunero joaten naiz klasera ostiraletan izan ezik.
AEKn oso gustura nago giroa izugarria ...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Gertrude.
Nuestra compañera de Balmaseda se pondrá en contacto contigo. Ongi izan!
Balmaseda in Joomla Article
Gertrude laure
Kaixo
Quisiera obtener informaciones sobre la matrícula de septiembre para aprender el euskera( fec...
Balmaseda in Joomla Article