Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA. Bigarren deialdia: EAE, matrikula epea: uztailaren 17ra arte (eguerdiko 12:00ak baino lehen). Atarikoa: irailaren 16an. Proba idatzia: irailaren 30ean. Ahozko proba: azaroaren 17 edota 18an. Informazio…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Udan euskara ikasteko aukerak ugaritu egiten dira: euskaltegietan antolatzen diren ikastaro trinkoak eta mailak egiaztatzeko azterketak prestatzekoak, on-line ikastaroak eta nola ez, uda barnetegiak!

Ibilbide luzea duten barnetegien eskaintza zabala dago, euskara ikasteko lekurik onenetakoa: euskara ikasi nahi dutenak biltzeko, euskara entzungo den leku batera joateko, bertan euskaraz egiteko, bertakoekin zein ikaskideekin, eta euskaraz hainbat gauza egiteko. Hori guztia, gainera, leku ederrean eta giro onean, udako giroan. Horiek dira ohiko euskalduntze barnetegiak, euskara ikasteko jarraitzeko, edo azterketaren bat prestatzeko. Bestenaz, alde batetik, familia barnetegiak ditugu, euskara ikasteaz gain, familiaren hizkuntza ohiturak sendotzeko; eta beste aldetik, ibiltariak, mintzapraktika egiteko Euskal Herriko txokorik ederrenak ezagutzen diren bitartean.

Xiberera euskalkia landu nahi dutenek ere barnetegia egiteko parada izango dute, Mendikotan, uztailaren 24tik 29ra.

Eskaintza osorik HEMEN.

Udan ere hamaika aukera euskara ikasten hasteko edo jarraitzeko!

Informazio gehiago eskuratzeko edota izena emateko:
- 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakietara deitu.
- AEK edozein euskaltegira jo.
- Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 600 Character restriction
Your text should be in between 10-600 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.
  • Iruzkinik ez
  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Iraila-urriko AIZU! aldizkaria kalean

      Iraila-urriko AIZU! aldizkaria kaleanElkarrizketa eta erreportaje interesgarriak: Sra. Polaroiska; DJ Bull; BIBA Bilbo; Leo Turiño #aekjendea; binilozko umeak... Liburu eta diska kritikak, denbora-pasak, komikiak eta askoz gehiago....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina

      PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina Zabalik dago Euskal Herri osoko mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan izena emateko epea. Astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

MARTA ORTIZ ( B1-B2 maila, Bilboko Matxintxu AEK euskaltegian)
Orain dela urte batzuk euskara ikasten hasi nintzen. Hasieran bakarrik astean bitan joaten nintzen euskaltegira, Biribilko programaren barruan, dendarientzako eskolak. Geroago denbora luzatzea erabaki nuen eta egunero joaten naiz klasera ostiraletan izan ezik.
AEKn oso gustura nago giroa izugarria ...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Zuriñe!

Ordutegiak mailaren araberakoak izaten dira. Eskolak 16:00etatik 22:00etara izaten...
Elorrio in Joomla Article
Kaixo, Gema:
Como puedes ver (arriba) hemos actualizado los horarios de los cursos en Iruñea. Pued...
Iruñea in Joomla Article