AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban. Maila guztiak!

Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

Prezioa: 536 euro. Baldintza onetan finantza daiteke Kutxabank eta Laboral Kutxan.

IKUSI BIDEOA!

Harremanetarako:

Gernikako AEK
Tel. 946 253 596/673 200 100
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Hauek dira 2018/2019 ikasturteko Foruko barnetegiaren datak.

Urria: urriaren 1etik 26ra
Azaroa: urriaren 29tik azaroaren 23ra
Abendua: azaroaren 26tik abenduaren 21era
Urtarrila: urtarrilaren 7tik otsailaren 1era
Otsaila: otsailaren 4tik martxoaren 1era
Martxoa: martxoaren 4tik 29ra
Apirila: apirilaren 1etik maiatzaren 2ra
Maiatza: maiatzaren 6tik 31ra
Ekaina: ekainaren 3tik 28ra

 

 

 

 

     

 

    • KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!

      KORRIKAren zain gaudela, hemen da martxoko AIZU!Egunak zenbatzen dituen horietako bat zara? Azazkalik gabe, urduritasunak urduritasunez? Edozein makil altxatzen duzu, lekukoa izango balitz? Lasai! Itxaronaldia leuntzeko, sendabide itzel batekin...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>