Bekak

Hainbat erakundek diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta: 1. EUSKO JAURLARITZA Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua. 2. BIZKAIKO FORU…

Bekak

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

Azterketa ofizialen datak EGA. Bigarren deialdia: EAE, matrikula epea: uztailaren 17ra arte (eguerdiko 12:00ak baino lehen). Atarikoa: irailaren 16an. Proba idatzia: irailaren 30ean. Ahozko proba: azaroaren 17 edota 18an. Informazio…

Euskara tituluen baliokidetzak eta azterketa ofizialak

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

AEK-ko eta IKAko ordezkariek Nafarroako Gobernuak euskararekin eta euskaltegiekiko duen jarrera salatu dute. 1986ko Euskararen Legeak 2. artikuluan dioena gogora ekarri dute agerraldian: “Gaztelera eta euskara Nafarroako hizkuntza berekiak dira eta, horren ondorioz, hiritar guztiek dute ezagutu eta erabiltzeko eskubidea”.

"Nafar gehienen euskara ikasteko bide nagusia helduen euskalduntzean eta alfabetatzean ari diren ikastetxe edo euskaltegietara jotzea da. Zerbitzu hori eskaintzen ari gara AEK eta IKA azken 40 urteotan", aipatu dute ordezkariek. Hala ere, eskubide hori eginkor bihurtzeko, "Nafarroako Gobernuak ez ditu beharrezko diren giza eta teknika bitartekoak eta materialak jarri". Izan ere, 2012ko urritik gaur arte, Nafarroako euskaltegiek ez dute diru-laguntzarik jaso, aurrekontuetan 245.000 euroko kontu-saila onartuta bazegoen ere.

Egoera larri honen aurrean, Nafarroako AEK-k eta IKAk Euskarabideak daraman hizkuntza politika suntsitzailea berriro salatzeko abenduaren 11n, 12:00etan, elkarteratzea egingo dute gobernuaren egoitzaren inguruan eta jendea parte hartzera animatu dute.

Argi adierazi dute herritarren laguntzari esker, Nafarroa euskalduntzen segitzeko asmo tinko eta irmoa dutela, nahiz eta UPNren goberua AEK eta IKA itotzen saiatu.

Iruzkina (0) Hits: 6751

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

MARTA ORTIZ ( B1-B2 maila, Bilboko Matxintxu AEK euskaltegian)
Orain dela urte batzuk euskara ikasten hasi nintzen. Hasieran bakarrik astean bitan joaten nintzen euskaltegira, Biribilko programaren barruan, dendarientzako eskolak. Geroago denbora luzatzea erabaki nuen eta egunero joaten naiz klasera ostiraletan izan ezik.
AEKn oso gustura nago giroa izugarria ...

Zuk Galdetu!

Kaixo!

Les permanences d'inscriptions se poursuivront la semaine prochaine (du 25 au 29 septembre...
Uztaritze in Joomla Article
COMPAIN
Bonjour,
Pourriez-vous m'indiquer si vous proposez des cours débutant cette année ?
Et si c'est le...
Uztaritze in Joomla Article