Image

AIZU! aldizkariaren atal honetatik lagun asko pasa dira, euskara helduaroan ikasi dutenak, euskaltegian ikasi ere. Horietariko asko AEKjendea ere badira.

Haiek ezagutzeaz gain, euskara ikasteko aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Harrapatu aukera!

AEK JENDEA

Duela hainbat urte, AEK jendea izeneko egitasmoa abiatu genuen. Ikerketen arabera, gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi ditu, eta horien heren bat euskaltegietatik atera da. AEK jendea ekimenaren bitartez, kopuruen indarra ahaztu gabe, prozesuari-ibilbideari egin nahi diogu so, begirada kualitatiboa eskaini, alegia. Hala, urtero, euskara helduaroan ikasi duen edota hobetu nahian euskaraz bizitzen hasi den pertsona bat aurkezten dugu.

Image

JUANMA ITURRONDO

2016an, JUANMA ITURRIONDO ezagutu genuen. Duela 20 urte baino gehiago euskara ikasi zuen, eta hortik aurrera, euskaldun bezala bizitzeko aukera ere izan du, eta jorratu du. Erabiliz haren maila hobetzen joan da, eta Lasarte-Orian nahiz Usurbilen (oraingo bizitokia) euskaldun bezala bizi da, behin hautua hartua, eta haren burua euskaltegian euskaldundu ondoren.

LEO TURIÑO AGUILA

Hurrengo urtean, aldiz, Arratian euskaldundu den LEO TURIÑO AGUILA ezagutu genuen. 30 urterekin iritsi zen Euskal Herrira, eta hiru urtetan igaro da 'mi amol' esatetik euskaldun enbaxadore izatera; Kubatik Igorrera (Bizkaia) etorritakoa, bertako euskaltegian ikasi du euskara: urte bakoitzean maila gainditu, hirugarren urtean C1 maila eskuratu, eta, garai batez, AEKn irakasle aritu da (ikaskide izandako batzuen irakasle eta guzti) Orain, beste bide bat hartuta, Barañainen (Nafarroa) bizi da; hori bai, hasieratik erakutsi duen bezala, euskararekiko atxikimendua egunero erakusten du, euskaraz bizitzeko ilusioari tinko eusten baitio.

TAMARA DELGADO, LEIRE URIBE-ETXEBARRIA ETA AINHOA FERNANDEZ

2018.urtean, Gasteizko AEK-ko euskaltegietan ari diren hiru ikaslerekin hitz egin genuen; are gehiago, hiru emakumerekin. Izan ere, datuen arabera, emakumeak dira nagusi euskaltegietan, eta, hori gutxi balitz bezala, emakumeek gehiago erabiltzen dute euskara. Horrenbestez, TAMARA DELGADO, LEIRE URIBE-ETXEBARRIA ETA AINHOA FERNANDEZ ezagutuko ditugu. AEK jendea dira, eta guretzat plazer handia da tarte hau haiei eskaintzea.