euskara ikasi doan,

  • Arabako Foru Aldundiaren euskara ikasteko laguntzak

    Arabako Foru Aldundiak 75 eta 240 € arteko laguntzak eskaintzen ditu euskaltegietan matrikulatuz gero

    Arabako euskaltegiekin izandako lankidetzarekin, 18tik gorako arabarren euskalduntzea bultzatzeko deialdia zabaldu da lurraldean, A1, A2, B1 eta B2 mailetan 2017-2018 ikasturtean matrikulatuz gero.

    Matrikulazio prezioan doiketa izango du:

    • 75 eurokoa baldin eta 248tik 400 ordu bitarteko modulua egiten badu,
    • 120 eurokoa 401 eta 600 ordu bitartean, eta
    • 240 eurokoa ikastaroa 601 ordutik gorakoa bada.

    euskara laguntzak 2017 eus e1498645119128

    •   

    Laguntza jasotzeko eskaera orria euskaltegietan edo www.araba.eus  zein www.euskaraba.eus  web guneetatik deskargatu ahal izango da. Eskaera egiteko epea irekita izango da 2017ko irailaren 29ra arte.

  • Araban eta Trebiñon euskara ikasteko diru-laguntza deialdia


     

    Deialdi honek bi helburu nagusi ditu: batetik, 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2016-2017 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira; eta bestetik, A1, A2, B1 eta B2 mailetako matrikularen prezioa gutxiagotzea 2016-2017 ikasturterako, Arabako edo Trebiñuko euskaltegi HABEk homologatuetan.

    Sustapen hori Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2016 Foru Dekretuak xedatutakoaren esparruan da egitekoa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren diru-laguntzen esleipena arautzen duten oinarriak.

    Informazio gehiago: bekak

  • Bekak

    Zatia 2.2Hainbat erakundek  diru-laguntzak ematen dituzte euskara ikasteagatik. Ondorengo lerroetan duzue informazioa laburbilduta:

    1. EUSKO JAURLARITZA

    Mailaren bat egiaztatuz gero, ikasleek diru-laguntzak eskura ditzakete. Begiratu hemen informazioa osatua.

    2. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA:

    Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten
    duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturtean A1, A2 edo B1
    euskara-mailetako bat gainditu badute; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.
    Begiratu bono deskontuen informazio osatua.

    ARABAKO FORU ALDUNDIA:

    Egun hauetan iragarri ditu. Beken xedea da 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2016-2017 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira. Izena emateko epea 2016ko irailaren 30ean amaitu da. Informazio osoa hemen

    3. UDALAK:

    Udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteagatik. Udalerri bakoitzeko informazioa dago webguneko “aurkitu zure euskaltegia” atalean. Bestela, zure euskaltegi edo Udalean galdetu. 

    4. NAFARROA:

    Nafartarrek, esate baterako, hemen jaso ahal dute Udal erakundeek ematen dituzten diru-laguntzen  informazioa.

    5. LANBIDE-HABE hitzarmena: langabe daudenentzako doako euskara eskolak.
    AKORDIOA, kudeaketa-aginduari buruzkoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artekoa, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko dena, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei zuzendua. Informazio gehiago.

    6.ERTZAINTZA-HABE hitzarmena. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Segurtasun Sailak hitzarmen bat sinatu dute euskararen ikaskuntza doakoa izan dadin Ertzaintzan. Informazioa.

  • Donostiako Udalak eta euskaltegiek euskara ikasteko deia egin diete donostiarrei #euskaldunízate lelopean

    Donostiako Udalak irailean euskaltegietan izena eman eta euskara ikasteko deia egin die donostiarrei. Horretarako, hiriko euskaltegi eta zentro homologatuekin batera, #euskaldunízate kanpaina jarri du martxan.

    Miren Azkaratek, 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi-ordezkariak eta euskaltegi eta zentro homologatuetako ordezkariek elkarrekin aurkeztu dute kanpaina. Miren Azkarateren esanetan: “#euskaldunízate lelopean euskalduntzera, hau da, euskara ikastera edo hobetzera animatu nahi ditugu oraindik ez dakiten donostiarrak. Iaz erabili genuen lehen aldiz lelo hau eta aurten lelo berari eutsi diogu kanpainak duen helbururako oso egokia iruditzen zaigulako. Euskaraz eta gaztelaniaz du esanahia: euskaldun izan (euskaraz) eta euskara ikasi (gaztelaniaz)”.Euskara ikasi edota maila hobetu nahi dutenek hirian euskaltegi sare garrantzitsua (AEK, Bai&By, Hitzez, Ilazki, Legazpi6, Mondragon Lingua, Urrats eta Urumea) izateaz gain, ikasleen beharretara egokitutako eskaintza aurkituko dute.

  • Iruñeko Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak handitu ditu

    Eskabideak urriaren 20a bitarte aurkez daitezke, eta laguntzak ikastaroaren prezioaren eta diru-sarreren arabera emanen dira
    Udalak euskara ikasten ari diren Iruñeko biztanleendako diru-laguntzak handitu ditu, eta edozein modalitatetarako emanen ditu; orain arteko deialdietan barnetegietarako bakarrik ematen ziren laguntzak. Horrela, baldintzak betetzen dituztenek diru-laguntzak jasotzen ahalko dituzte honako ikastaro hauetarako: 2015-2016ko ikasturtean egindako on line ikastaroak eta trinkoak ez direnak, 2016ko urtarriletik urrira bitarte egindako kanpoko ikastaro trinkoak, 2016ko udan egindako ikastaroak eta 2015eko azarotik 2016ko urrira bitarte barnetegietan egindako ikastaro trinkoak.
    Eskabideak aurkezteko epea urriaren 20an amaituko da. Diru-laguntza 50.000 euroz hornituta dago, eta eskatzaile bakoitzak ezin izanen du 500 euro baino gehiagoko laguntzarik jaso. Deialdiaren xehetasun guztiak 172. Nafarroako Aldizkarian, irailaren 6koan, kontsultatu daitezke, edo Udalaren webgunean.

  • Matrikula zozketaren irabazlea Lizardi AEK euskaltegira

    2016/17 ikasturteko matrikula irabazi du Miren Jone Ernagak eta Amparo Lozanok, Lizardi AEK euskaltegiko ikasleak, berriz, matrikularen %50eko beherapena. Zorionak bioi!

    AEK-k maiatzean 2016/17 ikasturteko matrikularen zozketa jarri zuen martxan. Ikasleek euskara ikasi nahi duten lagunen izenak proposatu behar zituzten matrikularen %50eko beherapena lortzeko. Horretarako, galdetegi bat bete behar zuten irailaren 23rako. Proposatutako izen guztien artean zozketa egin da eta irabazlea Miren Jone Ernaga izan da.

                ZORIONAK BIOI!

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

Nekane (Orioko AEKn ikaslea)
Kaixo! Iada matrikulatuta nago kurtso hontarako. Gogotsu eta gogor egingo diot azterketa gainditzeko.
Eskerrik asko Amaia irakasleari.
Besarkada bat

Zuk Galdetu!

Kaixo, Ene:
Barakaldon eskolak 9:00etan hasten dira. Zure maila ordutegi hauetan eskaintzen ditugu:...
Barakaldo in Joomla Article
Kaixo, Marisol
Bai, B2 maila prestatzeko ikastaroak baditugu arratsaldez. Laster jarriko dira harre...
Gasteiz in Joomla Article