2022ko inauteriak euskaltegian

Ematen du pandemiaren ostean jendea animatu zaigula euskaltegian ganorazko inauteriak ospatzera, bazen garaia! Aurtengo gaia ITSASOA izan da, eta gure talde eta ordutegi desberdinetan marmokak, arrantzaleak, piratak, karramarroak, arrainak, lanpernak baita turistak ere agertu dira. Kahoot erabiliz jolasak egin genituen denon artean, eta jai giroa osatzeko, mokadu ederrak egon ziren txanda guztietan. Ea horrelako gehiago ospatu ahal ditugun hemendik aurrera!!