Category Archives: Matxintxu-Larrako bloga

2019-2020 ikasturterako matrikula zabalik!!

Gure ordutegiak (Matxintxu AEKn eta Larrako AEKn):

2019-09-02tik 2019-09-13ra:  9:30-14 // 2019-09-16tik aurrera: 9:30-13:30 eta 17-20 (ostiraletan goizez baino ez)

2018-2019 ikasturterako matrikula zabalik

Gure ordutegiak: irailaren 14ra arte 09:30-14:00 // Irailaren 17tik aurrera 09:30-13:30 eta 17:00-20:00

Neguko matrikulazioa zabalik!

Euskararen Eguna Deustualdean

“11 Egun Euskaraz” ekimenari amaiera emateko antolatutakoa da hurrengoa. Ongi etorri!

Abenduaren 3an 15:00etan 11 EGUN EUSKARAZ amaitzeko herri bazkaria antolatuko dugu Tintigorrin (Ramon y Cajal 58). Langileek 15€tan, ikasleek eta langabetuek 10€tan eta umeek dohanik bazkalduko dute. Menua izango da otarrainska eta anana entsalada gazi-gozoa oliozpinarekin, zurrukuttuna, fideuá beltza eta postrean tostadak arrozesnearen gainean.

Bazkaria hasi aurretik, 11:30ean umeentzako tailerrak egongo dira eta 12:30ean Yoga tailerra Done Petrin. Horren ostean, trikipoteoa Tintigorrirako bidean.

Tiketak bihartik aurrera egongo dira Berbaizun salgai! Azken eguna jasotzeko ostiral goiza. Pasatu zurea erosten!

BAIETZ DEUSTUALDEAN 11 EGUN EUSKARAZ!

17-18ko Bilboko AEK-ko informazio orria

Bilboko berbalagunen sarea

Hemen irakur dezakezue Bilboko Berbalagunak proiektuaren arduradunari, eta AEKidea denari, egindako elkarrizketa:

http://uriola.eus/bilbo/1480416975662

KURTSO HASIERAKO JAIA BILBOROCK-EN!!!

Pasa den urriaren 19an, Bilboko AEK-ko euskaltegiok ospatu genuen 2016/17 ikasturtearen hasiera!!! Ondo-ondo hasteko, Kike Amonarriz “engantxatu” genuen eta bakarrizketa ezin dibertigarriagoa eskaini zigun!!!

ESKERRIK ASKO, KIKE!!! Oso ondo pasarazi zenigun!!!

Jarraian, Berbaditza lehiaketara pasa ginen… eta Txemari argazkiak ateratzeko mesedetxoa eskatu nion, beraz………

Txema: zure ohorean, egin zenuen ahaleginagatik, guztiak hain guap@ ateratzeagatik, eta arin-arin pasatzeagatik argazkiak…. HEMENTXE DITUZU!!!! KAR, KAR, KAR, KAR!!!!!!

MILA ESKEEEEEEERRRRRR!!!!!!!!

IMG-20161019-WA0008 IMG-20161019-WA0009
30132184760_4d5a3c25ca_z IMG-20161019-WA0013
IMG-20161019-WA0014 IMG-20161019-WA0015
IMG-20161019-WA0019 IMG-20161019-WA0025
IMG-20161019-WA0027 IMG-20161019-WA0028
IMG-20161019-WA0029 IMG-20161019-WA0018
IMG-20161019-WA0011 IMG-20161019-WA0059
IMG-20161019-WA0066 IMG-20161019-WA0067

Habemus matrikulazio-kanpainaren saridunak!!!

Hala da! Hemen daude gure saridunak: Miren Jone eta Amparo!!! Txalo bero bat!!!

Amparo azken urteotan aritu da euskara ikasten Lizardi AEKn: berak % 50eko deskontua izango du aurtengo matrikulan!!! Eta, lagun on-ona denez, proposatu zuen Miren Joneren izena, berak % 100eko deskontua izan dezan… beraz, matrikula BY THE FACE!!! jijiji

ZORIONAK BIOI!!!!

IMG_20160930_104801_5CS

AEKren matrikulazio kanpaina berria: prentsaurrekorako gonbita

Datorren ostiralean, irailak 2, AEK-k aurtengo matrikulazio-kanpainaren prentsaurrekoa izango du Kalderapekon, goizeko 11:30ean.

Beraz, nahi duen ororentzako gonbita luzatu nahi dugu… anima zaitezte! Etorri Kalderapekora!!!

Bilboko Udalaren kanpaina berria euskara ikasteko!

El euskera para todas las personas y para todos los días lelopean ikusiko ditugu irailean kartelak Bilboko hainbat lekutan: autobusetan, udal-erlojuetan, markesinetan… baita San Mameseko pantailetan ere!

Horixe da Bilboko Udalak helarazi nahi duen mezua, abuztuaren 29an aurkeztu zuen kanpainaren bitartez: guztiok ikas dezakegu euskaraz, egunero apur bat.

Beraz, badakizue… anima zaitezte eta hurbildu euskaltegietara! Guztion artean entzungo da euskara kalean!

IMG-20160829-WA0003 IMG-20160829-WA0000

HAU PITTU HAU konpartsaren Euskara Saria

HAU PITTU HAU konpartsak atzo Euskara Saria eman zion Bilboko Berbalagun proiektuari.

ZORIONAK AITOOORRR!!! Eta zorionak proiektu honetan laguntzen edo parte hartzen ari zareten guztioi!!!

IMG_7159IMG_7157IMG_7165IMG_7166

Azken egunak ekaineko trinkoan izena emateko!!!

Ekainean C1 prestatu nahi baduzu, orain garaiz zabiltza!!! Azkar ibili, eta telefonoz deitu edo pasa gure euskaltegi batetik izena emateko. Klaseak Matxintxu AEKn izango dira (Deustun).

Zalantzarik baduzu, galdetu eta zure galderak erantzungo dizkizugu!

 

BERBADITZA 2016

Eta Berbaditza 2016 pasa da ja!!! Oooooooo……..

Eskerrik asko etorri zineten guztioi, lagundu zenuten guztioi eta nola edo hala parte hartu zenuten guztioi… aurten frikada bat bururatu zaigu eta paseotxo bat eman dugu bus turistikoan!!!

Hementxe argazkiak. Askoz gehiago dituzue hemen!!!

BENE-BENETAN, ESKERRIK ASKOOOOOOOO!!!!!!!!!!!!!

img_4218-2jpg_26675979914_o img_4241-2jpg_26677013873_o img_4244-2jpg_26676013514_o img_4360-2jpg_27007676650_o img_4467-2jpg_27007716040_o img_4505-2jpg_27249551206_o img_4547-2jpg_27249598276_o img_4598-2jpg_27249649296_o IMG_20160526_185643083 IMG_20160526_190456101 IMG_20160526_190502323 IMG_20160526_205644564 IMG_20160526_211241695

(Español) Berbaditza 2016

Gogoratu:

Bilboko AEK-ko euskaltegiok maiatzaren 26an ospatuko dugu ikasleen jaia Bilborock-en!!!

Animatu eta etorri!!!

FlayerA

Sagardotegira gurekin etorriko?

Animatu eta zatoz gurekin!

 

sagardotegia-kartela-page-0

Mintzodromoa Deustuko jaietan!!!

Guztiok zaudete gonbidatuta!!!

Hurbildu eta parte hartu!!!

Deustuko Mintzodromoa_Martxoak 17

Zatoz gurekin sagardotegira!!!

Sagardoa gustatzen zaizu? Bakailao-tortilla ere bai???

Ba… zatoz gurekin sagardotegira!!!

 

sagardotegi-kartela

 

 

NEGUKO MATRIKULAZIOA ZABALIK!!!

 Ikastaro trinkoak / Cursos intensivos

 Hasiera urratsak / Cursos de iniciación

Auto-ikaskuntza / Autoaprendizaje

4. maila (C2)

Oposaketetako perfilei begirako ikastaro bereziak / Cursos especiales para obtención de perfiles lingüísticos en oposiciones

Zalantzarik baduzu, jo ezazu zeure AEK-ko euskaltegirik hurbilenera eta bertan eskatu informazioa. / Si tienes alguna duda, acude a tu euskaltegi de AEK más cercano y solicita información sin compromiso.

postala

Iraileko ikastaroetan matrikulatzeko azken egunak

Hilaren 2an, asteazkenaz, iraileko eskolak hasiko dira.  Ikastaro trinkoak, azterketari begirakoak eta mintzapraktikakoak…

IKASTARO TRINKOAK (169 €) – Lizardi AEKn (egunero 5 ordu)

AZTERKETAK PRESTATZEKO IKASTARO LABURRAK (101 €) – Lizardi AEKn (3 ordu egunean)

MINTZAMENA LANTZEKO IKASTAROAK (B2 mailatik aurrera) – Lizardi AEKn

AUTO-IKASKUNTZA IKASTARO TRINKOAK (155 €) – Indautxu AEKn (azterketei begira edo errepasoa)

Hemen duzu udako eskaintzaren xehetasunak

web_bannerra

2015-2016 ikasturterako aurrematrikula

EskaintzabereziaTITULUA

eskaintza_berezia-2bs