Euskararen Eguna ospatu nahi?

Hainbat dira abenduaren 3an gauzatuko diren ekintzak Euskararen Eguna ospatzeko, zein baino zein interesgarriagoak! Baina, momentuz, bakar baten berri emango dizuegu: datorren azaroaren 27an, ostiralean, bertso-afaria antolatu dute Zorrotzako Arsenio jatetxean! Onintza Enbeita eta Fredi Paia izango dira bertsolariak eta ekitaldiari ekingo diogu arratsaldeko 20:00etan trikipoteoa egiteko Arseniotik. Animatuko zarete?

Izena emateko deitu Zorrotza AEKra (944 414 920).

Ondo pasa eta on egin!

Captura de pantalla 2015-11-04 a las 12.31.22_content