Maiatzaren 6an INDAUTXU EGUNA ospatuko dugu!!

Duela urte eta erdi INDAUTXUKO JAI BATZORDEA osatu zen, gu bertako partaide garela auzoko beste hainbat talde, eragile eta norbanakorekin batera. Batzorde honen asmoa auzoko giroa eta auzo sentimendua berreskuratzea izan da.  INDAUTXU EGUNA antolatzearen helburua indautxutar guztiok batuko gaituen egun bat aldarrikatzea izango da, giro herrikoian eta parte-hartzailean. Egun osorako ekitaldiak antolatu ditugu. Orain falta den gauza bakarra da jendea animatzea, parte hartzea eta disfrutatzea. GORA INDAUTXU EGUNA!!!