Euskararen Eguna Deustualdean

“11 Egun Euskaraz” ekimenari amaiera emateko antolatutakoa da hurrengoa. Ongi etorri!

Abenduaren 3an 15:00etan 11 EGUN EUSKARAZ amaitzeko herri bazkaria antolatuko dugu Tintigorrin (Ramon y Cajal 58). Langileek 15€tan, ikasleek eta langabetuek 10€tan eta umeek dohanik bazkalduko dute. Menua izango da otarrainska eta anana entsalada gazi-gozoa oliozpinarekin, zurrukuttuna, fideuá beltza eta postrean tostadak arrozesnearen gainean.

Bazkaria hasi aurretik, 11:30ean umeentzako tailerrak egongo dira eta 12:30ean Yoga tailerra Done Petrin. Horren ostean, trikipoteoa Tintigorrirako bidean.

Tiketak bihartik aurrera egongo dira Berbaizun salgai! Azken eguna jasotzeko ostiral goiza. Pasatu zurea erosten!

BAIETZ DEUSTUALDEAN 11 EGUN EUSKARAZ!