2025eko udaberria
Arantzan (Nafarroa), euskalduntze barnetegia:
-A2.2 eta B1 mailak
2025eko maiatzak 16-17-18.
Prezioa: 202 euro. Ostiral arratsaldetik igande eguerdira arte. Lo tokia eta otorduak (2 gosari, 2 bazkari eta 2 afari) barne.
Euskaran murgiltzeko ikastaroak dira; eta ez, berez, azterketak prestatzeko.
Iruñean (Nafarroa), hiri barnetegia. Bi ikastaro mota:
-Euskalduntzea (B2 eta C1 mailak)
-EGA-C1 azterketa prestatzekoa
2025eko maiatzak 24-25. Eskolak eta dinamikak izanen dira, larunbata elkarrekin pasako dugu, goizetik arratsaldera arte, elkarrekin bazkalduko dugu. Igandean goizez izanen dugu eskola eta eguerdian amaituko dugu.
Prezioa: 131 euro, eskolak eta bazkaria barne (lotarako lekua ikasleak berak bilatu beharko du).
Informazio-orria HEMEN.
Izen-emateak: martxoaren 26tik maiatzaren 5era HEMEN.
Informazioa: AEKren euskaltegietan · irunerria@aek.eus · 607 60 80 36

