Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

ArgIHIzkiak lehiaketan parte hartzeko epea maitzaren 15era arte

argihizkiak_kartela_20151Aurten ere Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak argazkietan oinarritutako testu laburren IV. ArgIHIzkiak lehiaketa martxan jarri dute.

ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, “fotografia” hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Oinarriak eta informazio guztia, non?
www.egizu.eus/literatura/argi-hizkiak                                                                                               www.argihizkiak.com
argi.hizkiak@gmail.com
685 73 29 63

 

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude