Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Glotodidaktika ikastaroa martxotik maiatzera

AEK-n euskara irakasle aritzeko, oinarrizko glotodidaktika ikastaroa antolatu dugu, martxoaren 6tik maiatzaren 15era. Ikastaroa konbinatua izango da (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak) eta 450 euro balio du.

Aurrez aurreko eskolak aukeratutako hiriburuan (Bilbo, Donostia, Gasteiz edo Iruñean) eskainiko dira, goizeko 9:00etatik 13:30era, martxoaren 6, 13 eta 27an eta apirilaren 17 eta 24an.

On-line lanari dagokionez, http://www.egela.aek.org plataforma erabiliko da. Nahi izanez gero hemen ikusi ahal dituzue ikastaro ezberdinen ereduak (erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

Informazioa eta izen-ematea: e-idazkaritza@aek.org

Matrikulazioa zabalik otsailaren 27ra arte!

postala.indd

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *