AEKren euskaltegietan izena emateko epea ZABALIK!!! ABIERTO el plazo de matriculación en los euskaltegis de AEK!!
uribekosta
Hona hemen AEKk udarako egiten duen eskaintza zabala irudietan: Uribe Kostako AEKko edozein euskaltegitan eman dezakezu izena trinko eta barnetegietan! Eta informazio gehiago: www.aek.eus
2014/15 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, izena orain emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta: Ekainaren 20a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako abantaila hauek izango dituzte: %5eko deskontua 14-15 ikasturteko matrikularen prezioan Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei Lehentasuna taldeak […]
Aste Santuko oporretan alde egin baino lehen, eta eduki dugun bigarren hiruhilabete gogor honi agur polita ematearren, talo tailerra antolatu zuten Lauaxeta AEK euskaltegiko irakasle zein ikasleek. Algortako Euskal Herrian kalean zabaldu berri dagoen Azebarri Elkartean batu ziren eta arto irina, taloa eta osagarrien nondik norakoak entzun ondoren, bakoitzak […]
Bihar, apirilaren 8an, Leioako Berbalagunek eta Bilgune Feministak antolatuta “81 amama” dokumentala Sakonetako hitzaldi-gelan, arratsaldeko 19:30ean ikusgai izango da. Bertan ere, lanaren egilea, Izaro Glez. Ieregi egongo da lanaren inguruko bitxikeriak kontatzen. Info+ www.81amama.com
Iazko udazkeneko Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainak bertako hainbat produktu jarri zituen erakusgai Euskal Herriko hainbat txokotan. Probatu zenituen? Itzelak, ezta? Baina egunerokoan, ez dira edozein dendatan aurkitzen eta merkatuan askorentzat eskura ez dauden preziotara heltzen dira. Bada, taldean eta despentsa betetzeko asmoz eginez bakoitzaren eskariak, bitartekaritza gastuak […]
Apirilaren 1etik ekainaren 28ra Uribe Kostako AEKk abiatuko dituen ikastaro trinkoen matrikula epea, honezkero, zabalik dago. Martxoaren 28ra arte aukera egongo da lau ordu eta erdiko ikastaroetan izena emateko. Ikastaro hauen ordutegia, goizez, 09:30etik 14:00etara eta, arratsaldez, 15:30etik 20:00etara izaten da, eta A2, B1, B2 edo C1 mailen eskaintza egiten […]
Goizean, 10:00etatik 11:30ak arte. Arratsaldean, 18:30etik 20:00ak arte. Izena ematekoa azken eguna martxoaren 14a. Lamia AEK euskaltegian, Mastitxu Udal euskaltegian edota leioa_berba@aek.org helbidean. Animatu, eta etorri! Gaur euskara praktikatu, bihar, euskaraz bizi!
UDA HONETAN BARNETEGIRIK EGIN NAHI? AUKERA PAREGABEA DUZUE, EGUN HAUETAN MATRIKULATUZ GERO %25 MERKEAGO!!! AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 10etik 21era izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu beharko duzu, AEK-ko ikaslea izateagatik. Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan […]
Bihar, martxoak 7, Baile Bhuirnetik abiatuko da gure Korrikaren ahizpa irlandarra, Rith. Irlandako hizkuntza den gaelikoaren erabilera eta sustapena bultzatzeko antolatzen den karrera honek 1000 kilometro inguru beteko ditu bihartik martxoaren 15era arte. Orduan emango baitiote bukaera, Belfasten, 9 egunez Irlandan zehar osatuko duten ibilbideari. Euskal Herritik ere badaukagu gaelikoari […]
Leioako historian murgiltzeko prest? Leioako txokoen izenen jatorria ezagutu nahi? Martxoaren 1ean, toponimia ibilbidea egingo dute bertako berbalagunek Leioan barna, metro geltokitik abiatuta. Animatu, eta parte hartu! Eguna: Martxoaren 1ean Ordua:11:ooetan Lekua: Metro geltokitik abiatuta Hizlaria: Aitor Fernandez de Martikorena historialaria Gaur, euskara praktikatu; bihar, euskaraz bizi!