Print this page

AIZU!-AEK aurten ere Durangoko Azokan

Rate this item
(0 votes)
Print Friendly, PDF & Email

Urtero bezala, AIZU!-AEK izango da euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenean.

Landako guneko Barrenkale 26ko postuan, AIZU! aldizkariaren urte osoko zenbaki guztiak salgai egongo dira; eta, nola ez, gure aldizkariaren azken alea ere eskuragarri egongo da, eraberritua datorrena, beti bezala euskara errazean idatzia. Oraingoan, Iñigo Etxezarreta ETS taldeko abeslaria eta Patricia Martín harrijasotzailea izan dira elkarrizketatu nagusiak. Gainera, abenduan Durangoko Azokan edo www.aizu.eus webgunean harpidetza (10 ale urtean) egiten duten lagunek opari ederra jasoko dute: Zaldieroaren poltsa! Hau gutxi balitz, ETS taldearen disko berria sinatuta zozkatuko dute harpidedun guztien artean. 

Horrez gain, Zaldieroaren 2026ko egutegi polita ere eskuratu ahal izango dute Durangoko Azokan bertaratuek.

Hurbildu, beraz, Barrenkalera!

Korrika denda
KORRIKAk denda izango du Durangon, Azokak iraun bitartean. Ermodo kaleko 11. zenbakian egongo da, abenduaren 5etik 8ra. Bertan, arropa zein osagarriak erosi ahalko dira, eta nahi dutenek Korrika Laguntzaile egiteko aukera ere izango dute. Hauexe da  ordutegia: 11:00etatik 20:00etara.

Read 2394 times Last modified on Thursday, 04 December 2025 10:25
Thursday, 04 December 2025 02:49