Print this page

Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatu zuen atzo Kontseiluak

Rate this item
(0 votes)
Print Friendly, PDF & Email

Euskararen Lege segregatzaileak 39 bete ditu, hizkuntzaren ofizialtasuna Nafarroa osoan aldarrikatu du Euskalgintzaren Kontseiluak.

Lege horrek euskararen ofizialtasuna lurraldearen zati txiki batera mugatzen du, milaka herritarri oinarrizko eskubideak ukatuz eta desberdinkeria eraginez.

Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, Euskalgintzaren Kontseiluak indar politikoei eskatu die Foru Amejoramenduaren inguruko eztabaida baliatu dezatela euskarari berdintasun estatusa emateko Nafarroa osoan. 2026ko abenduaren 15an zonifikazioaren 40. urteurrenaren ordez, euskara Nafarroa osoan ofiziala dela ospatzeko eguna izatea aldarrikatu du Idurre Eskisabel Kontseiluaren idazkari nagusiak. Halaber, euskaltzale guztiak deitu ditu abenduaren 27an indar erakustaldi bat egitera, Bilbon egingo den ekitaldian. "Euskararen aldeko indar soziala hauspotzeko, batzeko, hizkuntza baten biziraupenetik harago gizarte kohesioan eta justizia sozialean sakontzeko garaia da. Eta, hori posible izan dadin, milaka euskaltzaleren ekimen eta bultzada beharko dugu, euskara berriro ere lehen lerrora ekartzeko eta euskaltzaletasuna indartzeko", adierazi du Eskisabelek.

Kontseiluaren zuzendaritza kidea izanik, AEKren ordezkaritzak ere parte hartu zuen elkarretaratzean. Bertan izan zen Xabi Gartzia AEKren Nazio Kontseiluko kidea. Era berean, AEKideei dei egiten die abenduaren 27ko ekitaldian parte hartzera. 

Ekitaldiaren inguruko informazio guztia www.pizkundea.eus webgunean aurki daiteke.

Irakurri adierazpena osorik Kontseiluaren webgunean.

 

Read 89 times Last modified on Tuesday, 16 December 2025 11:21
Tuesday, 16 December 2025 10:01