Praktika Jarduerak (6)

Euskara ikasleentzako material didaktikoa berria

Praktikaturen eskaintza ezagutzeko eta sustatzeko AEKren Didaktika zerbitzuak material didaktikoa berria sortu du; B1 eta B2/C1erako material sorta bana hain zuzen ere. Nork bere erabilera-plana egitera bideratuta daude jarduera guztiak.
 
Euskaltegietako ikasleei Praktikaturen eskaintzaren berri emango zaie eta horrekin batera, euskaraz klasetik kanpo egiteko komenigarritasunaz ere hausnartuko dute.

Materiala hemen eskuragarri dago.

Eskolaz kanpo ere, euskara praktikatu eta euskaraz bizi!

Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela egitasmoa. Parte-hartzaileen % 70,6 bidelariak izan dira (batez ere euskara praktikatzeko helburuz ibili diren euskara ikasleak edo ikasle ohiak); bidelagunek, berriz, bi arrazoi nagusi aipatu dituzte proiektuan parte hartzeko: euskaraz hitz egiteko espazio berriak topatzea eta praktikatu nahi duenari laguntzea. Parte-hartzaileen % 42k dio askoz gehiagotan egiten duela euskaraz egitasmoan dabilenetik; % 41,6k, berriz, gehiagotan egiten duela. 
 

Kirola eta Natura: ekaineko irteerak

PRAKTIKATUko lagunek prest dituzte KIROLA ETA NATURA egitasmoko ekaineko ekintzak.

Hauexek dira:

  • Ekainaren 09an URKIOLATIK IPIZTERA IBILBIDE ZIRKULARRA (14km). Tartean, Santa Kruz apaiza-gerrileroren ezkutalekua bisitatuko dugu. Izena emateko azken eguna: ekainak 6.
  • Ekianaren 23an ITXINATIK ZEHARKALDIA. Atxular begitik sartu, Supelegor kobazuloa bisitatu eta Kargalekutik aterako gara. Izena emateko azken eguna: ekainak 20.

Urduñan, "Gure hizkuntza, gure elikadura, gure mundua" III. topaketa

 Ekainaren 1ean, Urduñako merkatuan, GURE HIZKUNTZA, GURE ELIKADURA, GURE MUNDUA topaketaren hirugarren edizioa antolatu dugu VSF-Bidezko Elikadura elkarteak eta AEKren Praktikatu zerbitzuak, Urduñako udalaren laguntzarekin.

Udako berbalagun / mintzalagunak: udan ere, praktikatu eta bizi!

Zabalik da dago udako mintzatalde eta berbataldeetan apuntatzeko epea.

Uda honetan euskara praktikatu nahi duzu, giro lasai eta lagunkoian? Hementxe duzu aukera bat: udako berbalagun eta mintzalagun taldeak.

Zerbait hartzeko, paseoak emateko, jardueratan parte hartu eta txangoak egiteko...

Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete FITXA HAU.

...eta ez ahaztu, hau guztia DOHAINIK dela!

Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a.

Kirola eta Natura: orientazioa Zugaztietan

Dakizuen bezala, Kirola eta Naturaren egitasmoaren barruan, 6 txango antolatu ditu Praktikatuk. Lehenengoa Mairuelegorreta kobazulora egin zuten. Bigarrena, Itxinara.

Hurrengo hitzordua, Zugaztietan (Trapagaran) izango dute, apirilaren 21ean. Bertan oinarrizko orientazio-arauen ikastaroa burutuko dute. Izena emateko HEMEN apirilaren 18a baino lehen.

Mezua bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu