Print Friendly, PDF & Email

BErriTxarrak 400X200

AEKren eskutik gozatu BERRI TXARRAK taldeak uztailaren 14an, Bilbon, Kobetamendin emango duen kontzertuaz!


- 2018/2019 ikasturtean, AEK-ko ikaslea izan bazara,
- 2019/2020 ikasturterako aurrematrikula* egiten baduzu,
- UDAko barnetegietan izena emanez gero,


% 20ko beherapena izango duzu sarreran: 35euro 28 euro
Parte hartu nahi baduzu, eman izena www.aek.eus webguneko formularioan. Azken eguna:
ekainaren 28a.

Ikusi egitaraua, Lekunberriko taldeak emango duen ezohiko kontzertuaz gain, euskarazko kultur egitarau zabala ere egongo baita.
Harrapatu aukera!


*2019/20 ikasturterako eskaintza berezia ekainaren 21ean amaituko da.

 

Egitaraua

Uztailaren 14an, Zaleen Gunea 16:30-20:30

  • Trakamatraka: Batez ere haur eta gazteei zuzendutako musika eta birziklapen tailerra.

  • Erraia: Zirkoa eta musika uztartzen dituen emanaldia.

  • Ez da kasualitatea: Bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira.

  • Kolpez blai: Emanaldi osoan zehar energia, dantza eta mugimendua eskaintzen dituen Zo-Zongo taldearen ikuskizuna.

  • Meeting Point: Asier Zabaletak zuzentzen duen Ertza konpainiaren dantza ikuskizuna.

  • Ahotsenea ere Kobetamendin izango da eta kudeatuko dituen 2 eszenatokietan 8 musika talderen kontzertu laburrak ( 30 minutu bakoitzak) ikus-entzun ahal izango dira. Parte hartzeko izena eman zuten 65 taldeetatik, honakoek aurkeztuko dituzte 2019 honetan plazaratu berri dituzten diskoetako kantak:

Atzapar
Diabolo Kiwi
Iont
Patx&Run
Huts
Dukkha
Natali
Larra Bideak

 

  • Berri Txarrak Lagunartea ez-ohiko kontzertua: Hamaika gonbidaturekin batera, Berri Txarrakek 25 urteko ibilbidean sekula ondu ez duen emanaldi bakana izango