AEKren VIII. Didaktika Topaketa otsailaren 2an egingo da Donostian, Gipuzkoako Bazkundean. Ehun irakaslek baino gehiagok hartuko dute parte, eta hainbat gai landuko dira: alde batetik, Euskaltzaindiako Miriam Urkiak eta Andres Alberdik euskara batuaz* jardungo dute; beste alde batetik, IRALE Hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzua azalduko da. Era berean, BAMeko
Roberto Mielgok parte hartuko du, gramatika eta hizkuntza edukien lanketaz aritzeko. Gainera, beste saio batean, AEK-ko kideek talde barruko aniztasuna (gatazka-konponketa) gaia izango dute hizpide.

Bukatzeko, AEK-ko irakasleek mintzodromoa egingo dute, goizean ikusi eta entzundakoaz solastatzeko.

 

*Euskara batuak 50 urte bete dituenez, aurten gai hori propio sartu da Topaketan; gainera, aintzat hartu behar da, AEK-k antolatzen duen 21. KORRIKAk Txillardegi omentzeko proposamena ekarri duela, batuaren eragile nagusia, alegia,  eta, besteak beste, hurrengo larunbatean, hilaren 9an, omenaldi-ekitaldia egingo da Donostian bertan.

batua

  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Kalean da abenduko AIZU!

      Kalean da abenduko AIZU! Garbiñe Biurrun eta Aitzol Atutxari elkarrizketak; 21. Korrika; Durangoko 53. Azoka; Kanariar Uharteetan lainoak jezten; apustu etxeen hedatzea... Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Kirola eta Natura: txango berriak!

      Kirola eta Natura: txango berriak! Praktikatuk, Kirola eta Natura egitasmoaren baitan, 2019rako sei txango berri antolatu ditu. Urte berri honetan ere, helburua Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutuz, eta natura...

    << < 1 2 3 4 5 > >>