OSASUNA PATRIZer jan, hura izan hitzaldiarekin hasiera emango diote Meatzaldeko berbalagunek “Osasuntsu bizitzen ikasi” ekimenari.
 
Larunbatean (otsailak 20), 10:00etan, Ortuellako Kriseilu AEK euskaltegian Patricia Ibañez nutrizionistarekin elkartuko dira eta elikaduraren inguruan arituko dira. 
 
"Osasuntsu bizitzen ikasi" zikloari esker, mintzapraktika egitasmoetako kideek osasunari buruzko hitzaldi teoriko-praktikoetan parte hartuko dute. Gaian adituak diren profesionalen osasuna hobetzeko aholkuak jasoko dituzte, inguruko euskaldun sarea handitu bitartean.
 
Ikastaroak dohainik izango dira eta larunbat goizetan egingo dira, hilean behin; 10:00etan hasita eta bizpahiru ordukoak.
 
Hurrengo ikastaroetan biodantzari, gorputz-jarrerei, yogari... buruz gehiago ikasiko dute, baita praktikatu ere! Hementxe egitaraua osorik
 
Euskaraz osasuntsu bizitzen ikasi nahi baduzu, eman izena: 607 678 075 (whatsapp) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
 
  • << < 1 2 3 4 5 > >>